![]() |
Kirol Etxeari buruz
definizio hau eman liteke. Kirolaren tokia eta kirolerako tokia da; Gipuzkoako
kirol federazioak hartutako gune bat da, aholkuak eskatzen dituzten klubei
aholkaritza eskaintzekoa.
Jendearen bilgunea eta topalekua da, kirolari buruz hitz egiteko eta kirola
bultzatzeko, kirol mundu osoari eskainitako aretoak eta bulegoak dauzkana.
Kirol Etxea herritarrentzako gunea da, eta espero dugu Gipuzkoako kirolari
guztiak bertara hurbiltzeko eta elkartzeko balio izatea.
Informazioa eta dokumentazioa eskuratzeko toki bat da, bai kirolaz, oro har,
bai olinpismoaz, bai bertako kirolez ere.
|