| |
![]() |
| "2002/03 gogoetarako ikasturtea" 1.- Sarrera. Kirolak Europan 12 milioi kirolari ditu, 700.000 klub, bi milioi hezitzaile, teknikari, monitore eta boluntario, urtero 77 munduko txapelketa eta 102 Europako txapelketa, eta bi milioi enplegu baino gehiago zuzenean edo zeharka kirolak sortuak. Giza jarduera guztietan kirola da europar gehienek denon jardueratzat hartzen duten lehenbizikoa. Errealitate hori gogoan dugula abiatu behar dugu Europan egingo den gogoeta orokorrean kirola sartzeko. Izan ere, Laekengo Adierazpenetik aurrera deituta dago "Europar Konbentzioa" Europar Batasunaren etorkizunaz gogoeta egiteko eta Europako Konstituzioa izango denaren oinarriak aztertzeko, eta kirolak ezin du hortik kanpo geratu Europako kirol mugimenduak ahaleginak egin baditu bere espezifikotasuna aitor diezaioten, lan horrek neurri batean emaitzak ere lortu ditu, kirolari buruzko adierazpenek erakusten duten bezala: Amsterdamgo Adierazpena izan zen lehena eta 2000ko abenduko Nizakoa azkena, haren IV. eranskinean jasota geratu baitziren Helsinkiko bileran onartutako "Europako Kirol Eredua" oinarritzat hartuta Europar Batzordeak egindako lanak Gogoeta prozesu hori gure artean ere mamituko da, eta EAEko Kirol Kontseiluak aurreikusia duen EAEko Kirol Planean gauzatuko dira. Horretarako lanak 2003ko udaberrian bukatuko dira, eta helburua kirol gaietako eskumena duten erakundeei etorkizuneko ikuspegi bat eskaintzea da, hurrengo urteetan gure lurraldeetan kirola zer bidetatik joan litekeen ikusarazteko Bestalde, hamar urte badira Kirolarte bere lanean hasi zela, Gipuzkoako kirol sistemako agenteen bilgune izaten, eta ez da dudarik foro horren emaitza oparoa izan dela gure kirol sistema aldatzen sendotzen eta etengabe hobetzen, eta horrez gain, ilusioa piztu duela. Gipuzkoako kirol guztiei eskaini die beren esperientziak agertzeko parada, kezkak elkarrekin aztertzeko lekua, eta, azken batean, kirolaren bitartez egiten duten gizarte lanean zerbitzu hobea emateko aukera Gainera, kirol sistemaren bilakaera azkarrak edo, hobeto esateko, etengabeko iraultzak batzuetan sistemaren momentuko izaerarekin ondo egokitzen ez diren egoeretan jartzen gaitu, gure herriko esparru hurbilean ez ezik, lurraldez gaindiko esparruetan eta europarretan ere bai. Izan ere, gizarteko joeren aldaketek zuzenean eragiten diote jarduera fisikoari eta kirol praktikari, eta aldaketa hain azkarra denez, sarritan "lekuz kanpo" uzten dituzte kirol agenteak estrategiak diseinatzen eta eskariei erantzuten saiatzeko orduan Hala, bada, gaur eguneko eszenatokia hori dela jabeturik, eta gure eginkizuna beti eraldatzea, berritzea eta lanean kalitatea bultzatzea dela gogoan izanda, esan liteke heldu dela 2002/03 ikasturterako Kirolarteren helburu orokortzat honako hau hartzeko ordua Kirol sistemari buruzko gogoeta sakon bat egin
etorkizunari begira, 2.- Gogoetan giltzarri diren
gai batzuk 2.1.-Kirolaren eginkizun hezitzailea 2003. urtea, berriz, hurrengoan egingo diren ekintzak prestatzekoa izango da. 2.2.-Kirolaren eginkizun terapeutikoa eta
osasungarria 2.3.- Kirolaren gizarte eginkizuna. Tokian tokiko erakundeentzat lehentasuna du eginkizun honek. Ez dugu ahaztu behar: "kirol gaietan eskumena duten erakunde publikoen gizarte xedea jarduera fisikoa eta kirola dira". Aurrera begira argi eta garbi aldarrikatu behar genuke kirol zerbitzuek beren eginkizun publikoa dutela gizartean, udalerri, eskualde eta lurralde mailan. 2.4.- . Kirolaren kultur eginkizuna 2.5.- . Kirolaren jolas eginkizuna 2.6.- Kirolaren eginkizun ekonomiko-soziala 3.- Zeintzuk izan litezke erreferentzia ardatz orokorrak 3.1.- "Gipuzkoa kirol praktika sustatzen. Kirola gipuzkoar gizartea eraikitzen"
3.2.- "Gipuzkoa: kirol tradizioa eta kanporako bokazioa dituen herrialdea".
3.3.- " Gipuzkoa, kirolarekin lotutako jakintza eta ekonomia sektoreak garatzeko espazio egokia"
.4.-Gogoetarako metodologia Beraz, eskuratutakoa euskarritzat hartuta elkarrekin hobetzea da xedea, herritarren zerbitzurako. Praktikan hau egingo dugu: Kirolarteko alor guztietan lan batzorde txikiak antolatuko dira, eta batzorde horiek 2002ko urritik 2003ko apirilera bitartean bizpahiru bilera egingo dituzte, egutegia finkatuta. Batzordeen dinamizatzaile gisa alorrean alorreko koordinatzailea arituko da, batzordekideek hautatuko duten idazkari bat lagun duela. Maiatzean alorretako bilera orokorrak egingo dira taldeen ondorioak bertan aurkezteko, eta hamar eguneko epea emango da ekarpenak egiteko. Ondoren, bildutako guztia bateratu egingo da lan taldeetan, alorreko koordinatzaileak gidatuta. Prozesuaren hasierako aurkezpena 2002/2003 ikasturteko hasiera ekitaldian egingo da, urrian. Irekitze hitzaldia gogoeta prozesuari buruzkoa izango da, izen handiko aditu batek emana. 2003ko ekainaren hasieran lan jardunaldi bat egingo da batzorde guztietako dinamizatzaile eta idazkariak, alor guztietako koordinatzaileak eta Kirolarteko Zuzendaritza Batzordeko kideak bertan direla. Jardunaldi horretan Kirolarteko ikasturte amaierako ekitaldi orokorra prestatuko da 2003ko ekainaren 21erako. Amaiera ekitaldia alor guztientzat irekia izango da. Bertan, kirol sistemaren etorkizunari buruzko hitzaldi orokor bat emango da, alorrez alor ondorioen aurkezpena egingo da, eta dokumentu orokor bat ere aurkeztuko da. Dokumentu horri ekarpenak egin ahal izango dizkio bertaratutako jendeak, eta gero instituzioei eta elkarteei aurkezteko prest geratuko da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol Departamentuaren tresna bat da KIROLARTE. Kirol KALITATEA bultzatu eta areagotzea du helburutzat eta, hala, kirol agenteen teknifikazioa lantzen du, bikaintasuna arakatzen haiek ere partaide izan daitezen. |
|