Ikasgelaren helburua:

Gipuzkoako 10-16 urteko eskola ikasleen kirol heziketan laguntzeko bitarteko bat izatea nahi da; hala, bada, "ikasgela bizia", "heziketa tailerra" izan behar du, ikasleek parte hartzeko egokia.

Edukiak:

  • Kirol praktikarako motibo eta jarrera zuzenak
  • Olinpismoaren historia
  • Fair-play
  • Ideal olinpikoa
  • Euskal kirol tradizionalenak

Bitartekoak:

  • Ikus-entzunezkoak
  • Ordenagailuak: olinpismoari eta joko olinpikoei buruzko informazioetara sarrera ematen duten 6 pantaila.
  • Material grafikoz eta testudun panelez osatutako informazio moduluak.
  • Lehiaketak, jokoak, argitalpenak, etab.

Oharra: Aurtengo ikasturtean zehar sarrera izango da bai olinpismoaren historiari buruzko datu basera, bai Interneten bidezko galdera-erantzunen jokora.