![]() |
|
GIPUZKOAKO KIROLAREN OMENALDIA
Aurten ere, lehengo urteetan egin den bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak merezi duen omenaldia egin nahi dio Gipuzkoako kirol munduari datorren abenduan Donostiako Kursaalean. Gipuzkoan kirola indartsu egiteko egunero-egunero lan egiten duen jende guztiak osatzen du Gipuzkoako Kirola, ezaguna nahiz ezezaguna izan. Hor ditugu: eskola kirolean dihardutenak, epaile eta arbitroak, eremu askotako teknikariak, kirol erakundeetako buruzagiak, e.a. HAUTAGAIAK AURKEZTEKO EPEA: 2002KO AZAROAREN 15A |