Oinarrizko saskibaloian nola edo hala sartuta gabiltzan guztiok bat gatoz gure jokalariek maila tekniko apala dutela esaten. Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzako Batzorde Teknikoak prestatu duen programa hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Eskolako Saskibaloia Teknifikatzeko Planaren barruan sartzen dena, gidari izatea nahi genuke saskibaloia irakasten hasten diren monitoreentzat.

Lehen zatian, saskibaloiko edozein jokalarik ondo menperatu behar dituen oinarriak azaltzen saiatu gara. Urte askotan, oinarriak errepikatzeko eta mekanizatzeko beharra azpimarratu da, behin eta berriz. Gaurko egunean, garrantzi handiagoa ematen zaio oinarria noiz egin behar den jakiteari, teknikaren agindu xeheenak betez egiteari baino. Saskibaloiaren irakas-kuntzan, pixkanaka, metodo berriak sartu dira, jokalarien adi-nei hobeto egokituak. Joko guztien alderdi ludikoa nabar-mentzera jo da. Dena dela, irakasteko metodo bat edo beste aukeratu, monitoreak zehatz-mehatz ezagutu eta menperatu behar ditu jokoaren oinarriak. Horiek ongi ezagututa aukeratu ahal izango du bere jokalarien adin, maila eta asmoei hobekien egokitzen zaien metodoa.

Bigarren zatian, berriz, monitore berriek egin ohi duten eskaerari erantzun nahi izan diogu, eta hortik dator bigarren zatiaren edukia: ariketak. Monitoreen akats ezaguna da ariketa berak behin eta berriz errepikatzea, edo lortu nahi diren helburuei ondo egokitzen ez zaizkien ariketak egitea. Hemen ariketa sail bat proposatu

 
dugu, zer oinarri ikasteko edo hobetzeko erabil daitezkeen zehaztuz. Ariketak ahalik bizienak eta eragingarrienak izan daitezen saiatu gara.

Lan hau entrenatzaile gazteentzat tresna erabilgarria izatea espero dugu. Hala izanez gero, ondo emana izango da lana prestatzen emandako denbora.
 
  GIPUZKOAKO SASKIBALOI FEDERAKUNTZA - FEDERACIÓN GUIPUZCOANA DE BALONCESTO