triangulo.gif (114 bytes) IDAZKI EREDUAK ERABILI BAINO LEHEN GOGOAN IZAN BEHARREKOA

         Txosten honetan ageri diren idazkiak eredu soilak dira, Gipuzkoako federazioei, lantresna edo gida gisa erabili ditzaten eskaintzen dizkiegunak, antolaketa mailan duten autonomia errespetatuz beti ere, hauteskundeak garbi eta indarrean dagoen araudiari jarraiki egin ahal izateko lagungarri izan ditzaten. Hori dela eta, ez da pentsatu behar eredu horiek federazioen ahalmena murrizteko egin direnik, federazio bakoitzak bere hauteskunde araudia eta egoki ikusten dituen antolaketa neurriak ezartzeko askatasun guztia izango baitu.

          Esan bezala, eskuartean dituzuen idazki hauek ez dira derrigorrez erabili beharrekoak, izan ere, ezinezkoa baita federazio guzti-guztientzako baliagarri izango den eredu bakarra moldatzea, batetik bestera alde handia baitago: federazio guztiek ez dute zuzendaritza batzorderik eta batzar orokorretan duten estamentu kopurua ere ez da bera federazio guztietan.

          Txosten honetan ez dira ageri hauteskundeetan gerta daitezkeen gorabehera guztietarako inprimaki ereduak (boto txartela eta postazko botoa emateko idazki eredua, esate baterako) eta bertan ageri diren beste zenbait gehiago osatu daitezke, baina berriz ere badiogu, gure asmoa eredu batzuk eskaintzea baino ez da izan, azken hauteskundeetan, 1992 eta 1996an, hain zuzen ere, txosten honetan ageri diren tramite asko bete ez zituzten kirol federazioen xedera.

          Gipuzkoako federaziorik gehienek ondo ezagutzen dute indarrean dagoen araudia, baina egiten diren kontsultak eta orain arte egindako hauteskundeetan oharteman diren akatsak ikusirik, argi eta garbi gera dadin nahi dugu batzar orokorrari dagokiola hauteskunde erregelamendua onartzea eta ez zuzendaritza batzordeari; 2000ko martxoaren 24ko Aginduaren indarraldi hasieratik (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria: zenbakia 70 data, 2000ko apirilaren 10) hiru hileko gehienezko epean Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol Zuzendaritza Nagusiari aurkeztu beharko zaio, hark onar dezan.

          Horrez gain, Gipuzkoako federazioetako batzar orokorrak kirol horri dagozkion Olinpiadak ospatzen diren urtean hautatu beharko direla gogorarazi nahi dizuegu. Olinpiadetan parte hartzen ez duten kirolak izanez gero, Udako Joko Olinpikoak egiten diren urte berean egin beharko dituzte batzar orokorretarako hauteskundeak, hau da, 2000n.

          Txosten hau egiteko, federazioen inguruan lanean ari den makina bat lagunen iradokizun eta ekarpenak jaso ditugu. Pertsona horiek izan duten eskarmentua eta azken urteotan izandako arazoek erakutsi digute zeintzuk izan daitezkeen hauteskunde prozesuetan gerta daitezkeen gorabehera guztiak eta horren arabera moldatu dugu txostena. Jakin badakigu erregelamendu honen zirriborroan arautu gabe gelditu diren arloak egon daitezkeela, baina ez dugu bidezkotzat jo erregelamendua gehiago luzatzerik, izan ere, federazio askorentzat, batez ere txikienentzat, nahikoa zaila baita lehendik ere hauteskundeak indarrea, dagoen araudiari jarraituz egitea.

triangulo.gif (114 bytes) IDAZKI EREDUEN AURKIBIDEA

iconito2.gif (122 bytes) 1.-Hauteskunde erregelamendua.
iconito2.gif (122 bytes) 2.-Hauteskundeetarako deialdia egiteko iragarki eredua.
iconito2.gif (122 bytes) 3.-Hauteskunde batzordeko kideak hautatzeko egindako zozketaren jakinarazpen eredua.
iconito2.gif (122 bytes) 4.-Hauteskunde mahaiko kideak hautatzeko egindako zozketaren jakinarazpen eredua.
iconito2.gif (122 bytes) 5.-Hauteskunde egutegia.
iconito2.gif (122 bytes) 6.-Kirolarien errolda.
iconito2.gif (122 bytes) 7.-Kontuhartzaileak izendatzeko inprimaki eredua.
iconito2.gif (122 bytes) 8.-Lehendakaritzarako hautagaiak aurkezteko inprimaki eredua.
iconito2.gif (122 bytes) 9.-Hauteskunde batzordeak hautagaiak onartzeko inprimaki eredua.
iconito2.gif (122 bytes) 10.-Batzar orokorreko kideak aukeratzeko hauteskunde mahaiak egindako bilerako akta.
iconito2.gif (122 bytes) 11.-Botorik gehien jaso duen hautagaia aldarrikatzeko inprimaki eredua.
iconito2.gif (122 bytes) 12.-Aurkeztutako hautagai bakarra aldarrikatzeko inprimaki eredua.
iconito2.gif (122 bytes) 13.-Hauteskunde batzordeari errekurtsoa aurkezteko inprimaki eredua.
iconito2.gif (122 bytes) 14.-Errekurtsoak erabakitzeko hauteskunde batzordeak erabiliko duen inprimaki eredua.



final.gif (1489 bytes)