triangulo.gif (114 bytes) 3. Baldintzak:

Aholku zerbitzu hau dohainekoa da eta bakarrik abiapuntuko aholkularitza eskaintzen du. Ez da, beraz, dokumenturik landuko, ez eta auzietan eta gatazka jakinetan esku hartuko. Ez da, azkenik, informazioa eskatzen dutenen dokumentaziorik aztertuko.

Aholku programa honetaz, bakarrik Gipuzkoako kirol klub, federazio eta erakundeak balia daitezke. Dena den, erakunde horietakoa ez izan arren kontsultaren bat egin nahiko bazenu, gurekin harremanetan jar zintezke 943-482497 telefono zenbakira deituta.

Eskatzaileak berak adierazitako bitartekoak erabiliz emango da erantzuna, eskatzaileak emandako datuak egiaztatu eta kontsulta aztertu ondoren. Egoera berezietan izan ezik, erantzuteko epea hiru lanegunekoa izango da gehienez ere.