triangulo.gif (114 bytes) 1. Aurkezpena:

Euskal Herriko Kirolari buruzko 14/1998 Legeak 5. artikuluan dioenaren arabera, Gipuzkoako foru organoei dagokie herrialdeko kirol klub, federazio eta erakundeei aholku teknikoak eta laguntza ematea.

Eskumen horretaz baliatuz, Kirol Zerbitzuak dohaineko aholku zerbitzu bat abian jartzea erabaki du, beren funtzio eta lege obligazioei buruz aholkuak jaso nahi dituzten kirol klub, federazio eta erakundeen xedera.

Lehen esan bezala dohainekoa den aholku zerbitzuaren hezurdura talde profesional bat da, talde bereziki prestatua egindako galderei berehala eta taxuz erantzuteko. Eta, Kirol Zerbitzuaren nahia zerbitzu ahalik eta erosoena eskaintzea denez, informazioko teknologia berriek dituzten abantailez baliatu gara eta edozein tokitik eta edozein ordutan kontsultak egiteko moduko sistema prestatu dugu.

Informazioko tresna hau erabilgarria izan dadila, horra nor nire itxaropena. Izan ere, Gipuzkoako kirolaren zerbitzura gaude eta, horrexegatik beragatik, Zuzendaritza Nagusikoak zuen esanetara izango gaituzue beti.

Jose Ignacio Olaizola Saņudo

Gazteriako eta Kiroletako zuzendari nagusia