Eraskin Teknikoa
Argibidea

Ikerlanaren Fitxa Teknikoa

Zuzendaritza DEMOSCOPIA
Esparrua Azterketa Gipuzkoako foru-lurralde osoan egin zen.
Unibertsoa Esparru horretan bizi diren 15 urtetik 29 urtera bitarteko gizonezkoak eta emakumezkoak.
Lagina Baliozko 501 elkarrizketa.
Errore-marjina Datu orokorrei dagokienez, lagin-errorea ± %4,5 da, konfiantza-maila %95 eta, kasurik okerrenean, p=q=50.
Elkarrizketatuen aukeraketa Erroldako atalak eta familietarako bideak zoriz aukeratu dira. Haien barruan, honako kuotak aplikatu ditugu: elkarrizketatu beharreko gazteen sexua, adin-tartea eta lana.
Elkarrizketa-mota Norberari etxean egina.
Elkarrizketaren iraupena Batez beste 24 minutu elkarrizketa bakoitzeko.
Elkarrizketen datak Elkarrizketak 1996ko urriaren 30etik azaroaren 7ra bitartean egin genituen.
Kalitatearen kontrola Bide guztiak eta elkarrizketa guztien %25 ikuskatu eta gainbegiratu ditugu. Depurazioa eta konsistentziaren kontrola. Datu-sarrera bikoitzaren bidezko egiaztapena.
Prozesu informatikoak Grabatze eta ustiatze prozesuak Demoscopia-ren informatika-sailak egin ditu. Tabulazioa STAR pakete estatistikoaren bidez egin zen.

Erabilitako Kontzeptuak

  • GIZARTE-KLASEA edo gizarte-estatusa: irizpide orokor hau erabiltzen da biztanleria gizarte-klaseen arabera sailkatzeko:
    1. Familia-buruak bakarrik hartzen dira kontuan. Etxera diru-sarrera nagusia eramaten duen familiartekoa hartzen da familia-burutzat.
    2. Horren ondorioz, etxeko familiarteko guztiak gizarte-klase berean sartzen dira. Horrek berebiziko garrantzia du gazte-populazioei buruzko ikerketetan, zeren, beste edozein irizpide erabiliko bagenu, honakoa gerta bailiteke, esaterako: goiko klaseko familietako gazteak behekoago klaseetan sartzea, bere etxe edo diru-sarrera propiorik ez duelako.
    3. Sailkapenak bi erreferente bakarrik ditu: familia-buruak lortutako ikasketa-mailarik altuena batetik eta lana bestetik (eduki duen azkena, erretiratuen eta langabeen kasuan).
    4. Bi erreferente horiek bateraturik, bost gizarte-klase ateratzen dira: goikoa (G), erdikoa-goikoa (EG), erdikoa (E), erdikoa-behekoa (EB) eta behekoa (B). Txosten honetako atal batzuetan, gauzak errazte aldera, batetik lehenengo biak eta bestetik azkeneko biak batu ditugu; halatan, hiru gizarte-klase geratu dira: goikoa, erdikoa eta behekoa.
  • EMANTZIPAZIOA: gure ikerlan honetan, beste azterketa soziologiko batzuetan bezala, aldi berean bi baldintza hauek betetzen dituzten gazteak jo ditugu emantzipatutzat: nor bere diru-sarreretatik eta gurasoenaz bestelako etxe batean bizitzea.
  • INSTITUZIOEI BURUZKO IRITZIEN SALDOA: instituzioak baloratzeko orduan, inkestatuek honako iritzi hauek zituzten aukeran: oso ona, ona, hala-moduzkoa, txarra eta oso txarra. Saldoa balorazio positiboen eta negatiboen arteko aldea da, hala-moduzko kategoria eta erantzunik ezak kontuan hartu gabe.
  • ERANTZUNIK EZAK: ez daki/ez du erantzuten moduko erantzunak (laburturik: "Ed/Ede") alde batera utzi ditugu, datuak argiago erakuste aldera eta, beti ere, berezko adierazkortasunik ez bazuten. Ondorioz, taula batzuetan goitik beherako portzentaiak batzearen emaitza ez da %100 edo dagokion oinarria.

Galdo-Sorta Bibliografia

ECOCONSULTING. Actitudes políticas de la juventud en España. Madril, INJUVE, 1991.

ELZO, J. (zuz.) Juventud vasca 1986. Gasteiz. Kultura eta Turismo Saila. Eusko Jaurlaritza, 1986.

ELZO, J. (zuz.) Jóvenes vascos 1990. Gasteiz. Kultura eta Turismo Saila. Eusko Jaurlaritza, 1990.

ELZO, J. (zuz.) Los valores en la Comunidad Autónoma del País Vasco y Navarra. Su evolución en los años 1990-95. Gasteiz. Eusko Jaurlaritza, 1996.

EUSA. Pautas para la planificación de equipamientos juveniles en Gipuzkoa. Donostia. Gazteria eta Kirol Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia, 1997.

EUSTAT. Series demográficas homogéneas 1970-1986. Gasteiz. Euskal Estatistika Institutua (EUSTAT), 1990.

FRIESL, C.; RICHTER, M.; ZULEHNER, P. M. Valeurs et styles de vie des jeunes gens en Europe. Viena. Ministère de l´Environnement, de la Jeunesse et de la Famille, 1993.

SOZIOLOGI PROSPEKZIORAKO KABINETEA. Retratos de juventud 1996. Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza, 1997.

IKEI. Proyecciones demográficas de las comarcas de Gipuzkoa. Donostia. Ekonomia eta Turismo Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia, 1997.

INJUVE. Juventud en cifras, 1992. Madril. INJUVE, 1993.

INJUVE. Informe sobre la Juventud en España. Madril. INJUVE, 1996.

ORIZO, F.A. Opiniones y actitudes. Dinámica intergeneracional en los sistemas de valores de los españoles. Madril. Centro de Investigaciones Sociológicas, 1995.