| Jarrera Partehartzailearen Arabera |
|
Aktiboak
Gizonezkoek eta 22 urtetik gorakoek erakusten dute
denetariko elkarteen kide izatearen mailarik altuena. Erdiko-beheko
eta beheko klaseetakoak dira eta haietako askok bikote finkoa
dute edo izan dute.
Gainerako gazteen aldean, haiek dira prentsa eta
liburuak irakurtzeko ohiturarik handiena dutenak, neurri apal
samar batean bada ere. Haietako askok sinestun ez-praktikatzailetzat
daukate beren burua eta gutxitan egiten dituzte gauza arriskutsuak.
Pozik daude beren bizimoduarekin eta, oro har, libre
sentitzen dira beren erabakiak hartzeko, eta badirudi gurasoek
askatasun hori errespetatzen dutela. Sinestunak dira erlijioari
dagokionez, baina arazorik hurbilenez kezkatzen dira.
Politika arloan, "igualitaristatzat"
daukate beren burua, haietako askotxok diote ez direla inongo
sentitzen, kaleko zein armen bidezko bortizkeria gaitzesten dute
eta ez dira besteak bezain zorrotzak legez kontrako metodo antiterroristekin.
Gehienak espektro politikoaren erdian daude eta, haien iritziz,
Euskadik autonomia maila handiagoa edo txikiago izan dezake, baina
Espainiako Estatuaren barruan beti.
Pasiboak
Pasibo gehienak goiko klasekoak dira, eta emakume
asko dago haien artean -gizonezkoak baino pixka bat gutxiago dira-.
Nerabeak dira gehienak, eta, beraz, oraindik ez dute bikote-harreman
egonkorrik izan.
Aisiarako denbora gehiago dute eta denetariko gauzak
egiteko erabiltzen dute. Haiek dira telebista, prentsa eta liburuak
gehien kontsumitzen dituztenak.
Ez daude erabat pozik beren bizimoduarekin, nolabaiteko
aginpidea atzematen dute gurasoen aldetik eta, beraz, beren erabakiak
hartzeko askatasun gutxiago sumatzen dute. Batez bestekoak baino
erlijiozko sineste gutxiago dute, eta interes handia erakusten
dute bizitzako horizonte zabalen eta jomuga handien aldera.
Politika arloan, askatasuna nahiago dute eta permisiboak
dira kontzientzi kontuetan. Euskadi da haien erreferentziazko
espazio nagusia eta haietako asko ezkertiarrak eta independentziaren
aldekoak dira.
|