Independentziari Buruzko Erreferendum Baten Gaineko Iritzia
Aurrekoa Argibidea

Azkenik, gazteek Euskal Herriaren entitateari buruz eta Espainiako Estatuarekiko harremanei buruz duten iritzia aztertu dugu. Horretarako, hiru galdera egin genien, sekuentzia logiko baten arabera ordenatuta: lehenik, ea uste duten erreferendum bat egin beharko litzatekeela euskal herritarrek Espainiako Estatuari lotuta segitu nahi duten ala ez jakiteko; bigarrenik, zein izango litzatekeen haien jarrera erreferenduma egingo balitz; eta, azkenik, nolako ondorioak ekarriko lituzkeen horrek. Galdera hauek, etorkizuneko E.A.E.ren esparru politiko eta lurraldezkoari buruz gazteek duten irudia argitzeko egin zen beste inkesta batetik74 ateratako emaitzez osatu dira.

Erreferendumari dagokionez, hona hemen egindako galdera eta lortutako emaitzak:

Gaur egun, eta zirkunstantzia guztiak kontuan harturik, Euskal herrian kontsulta bat egitearen alde egongo zinateke euskal herritarrek Espainiako Estatuari lotuta segitu nahi duten ala ez zehazteko?
Sexua
Adina
Gizarte-klasea
Autokokapena
Guzt.
Gizona
Emak.
22 arte
23tik gora
Goi-koa
Erdi-koa
Behe-koa
Ezker.
Zentr.
Oinarria
501
254
247
280
221
109
258
134
135
194
Bai
79,2
78,8
79,7
79,0
79,5
80,6
79,5
77,7
84,7
82,0
Ez
10,7
11,7
9,7
8,9
12,5
11,0
10,3
11,4
8,8
12,5
ED/EDE
10,1
9,5
10,6
12,1
8,0
8,3
10,3
11,0
6,6
5,5

Emaitzak oso argiak dira: Gipuzkoako hamar gaztetik zortzi daude horrelako erreferendum bat egitearen alde, hamarretik bat kontra daude eta, azkenik, hamarretik batek ez dakite edo ez dute erantzuten. Ikus daitekeenez, iritzi hori oso homogeneoa da, eta nagusia aztertutako adin eta gizarte-talde guztietan.

Bestalde, erreferenduma egingo litzatekeela suposaturik, gazteen jarrerak mailakatu nahi izan ditugu continuum logiko batean, espainiar estatuare-kiko unitaristenetik hasi eta honengandiko independentisteneraino.

Oso gutxi dira autonomi prozesuan atzera egitearen aldekoak: %3,9k bakarrik uste dute egungo autonomia gehiegizkoa dela, eta multzo hauxe da, hain zuzen ere, Espainiarekin (%41,2) eta Europar Batasunarekin identifikazio mailarik handiena adierazten duena.

Erreferendum batean hartuko luketen jarrera

(aukeran nahiago dutena)
Sexua
Adina
Guztira
Gizona
Emakumea
22 arte
23tik gora
Oinarria
501
254
247
280
221
- Gaur egun Euskal Herriak duen autonomia maila gehiegizkoa da.
3,9
4,6
3,1
2,5
5,2
- Gaur egun Euskal Herriak duen autonomia maila nahikoa da.
24,3
25,6
22,9
23,9
24,6
- Gaur egun Euskal Herriak duen autonomia maila eskasa da eta gehitu egin beharko litzateke, baina Espainiako Estatuaren barruan.
25,1
28,0
22,0
21,3
28,8
- Espainiatik zeharo independentzia-ren aldekoa naiz.
27,4
28,2
26,5
31,4
23,4
- ED/EDE
19,4
13,6
25,5
20,8
17,9

Inkestatuen %24,3k erakusten dute jarrerarik posibilistena, orain arte lortutako autonomia maila egokia eta nahikoa dela uste baitute. Gehiago dira Espainiako Estatuaren barruan eskumenak gehitzearen aldekoak: lau inkestatutik bat.

Aldea txikia izanik ere, gehienak erabateko independentziaren alde agertu dira (%27,4). Elkarrizketatuak zenbat eta ezkertiarragoak izan, orduan eta gehiago dira independentziaren aldekoak. Eskura ditugun eta urte berean jasotako beste datu batzuen arabera75, %32ra iristen dira independen-tziaren aukeraren alde ageri diren gazte gipuzkoarrak, eta %27ra E.A.E.ko gazte guztiak hartuz gero.

Bestetik, egungo autonomia maila nahikoa zein eskasa dela iruditu arren, iritziren bat azaldu duten Gipuzkoako gazteen erdiek baino gehixeagok aukeran nahiago dituzte Euskal Herria Espainiako Estatuan integratzen duten formulak, nahiz eta gehienak ez dauden ados egungo estatus politikoarekin, eta %27-32 batek independentziaren aldeko jarrera duen.

Hala ere, kontu honen inguruan gazteek adierazitako iritziak ez dira homogeneoak, batez ere autokokapen ideologikoari begiratzen badiogu. Halaz, erantsitako taulan garbi ikusten da ezkerrarekiko identifikazioa oso loturik doala independentziaren aldeko jarrerarekin, zentroko kokapen ideologikoetan kokatzen diren gazteengandik zeharo bereizirik, zeren eta hauek, gehienbat, espainiar estatuarekiko lotura mantentzearen inguruko aukerak baitituzte gustukoago.

Erreferendum batean hartuko luketen jarrera

(aukeran nahiago dutena)
Gizarte-klasea
Autokokapena
Guztira
Goikoa
Erdikoa
Behekoa
Ezker.
Zentr.
Oinarria
501
109
258
134
135
194
- Gaur egun Euskal Herriak duen autonomia maila gehie-gizkoa da.
3,9
3,2
3,0
6,5
0,0
5,0
- Gaur egun Euskal Herriak duen autonomia maila nahi-koa da.
24,3
26,5
23,0
25,1
11,4
31,5
- Gaur egun Euskal Herriak duen autonomia maila eskasa da eta gehitu egin beharko litzateke, baina Espainiako Estatuaren barruan.
25,1
32,6
24,4
20,4
23,4
30,6
- Espainiatik zeharo indepen-dentziaren aldekoa naiz.
27,4
20,3
29,4
29,2
52,2
20,7
- ED/EDE
19,4
17,4
20,3
19,0
13,1
12,2

Oso interesgarria da gazteen nahi duten esparru politiko eta lurraldezkoa arlo honexen inguruan XXI. menderako dituzten aurrikuspenekin alderatzea.

Nola imajinatzen duzu XXI. mendeko Euskal Autonomia Erkidegoa?76
GIPUZKOA
E.A.E. 15-29 urte
E.A.E. 30 urte
Egungo E.A.E.
49
52
49
Elkarte Autonomo berria, E.A.E. eta Nafarroa elkartuz
8
10
9
Euroerregio bat edo konfederazio bat E.A.E., Nafarroa eta Iparraldearen artean
11
15
11
Euskal Estatu independentea (E.A.E., Nafarroa eta Iparralde
16
13
10
Beste aukera batzuk
2
1
1
ED/EDE
13
10
20

Gazteen erdiak aurrikusten duenez, egungo esparru politiko-lurraldezkoa mantendu egingo da etorkizunean, eta besteen iritziz, zerrendatutako beste aukeretakoren bat emango da, hauen artean bigarren tokian nabarmentzen delarik independentzia (%16a), desiratzen den mailaz oso azpitik bada ere (%27,4a).

Gipuzkoako gazteek eta E.A.E.ko besteek zein helduek adierazten dituzten iritzien artean ez da alde nabarmen-nabarmenik ematen, lehenek euskal estatu independentearen alde erakusten duten jarrerak maila sendoagoxea hartzen duen salbuespenaz.

Azkenik, oharrarazi beharra dago gazteek iritzi kontraesankorra dutela Espainiako Estatutik independizatzeak Euskal Herriarentzat izango lituzkeen ondorio positibo edo negatiboei buruz.

Independentziak Euskal Herriko bizi-baldintzak okerragotuko lituzkeela uste dutenak kontrakoa uste dutenak baino gehixeago dira (%32 eta %30 hurrenez hurren). Emakumezkoak, gazteenak, beheko klasekoak eta, bereziki, espektro politikoaren ezkerraldean daudenak dira baikorrenak: independentziak ondorio onak ekarriko lituzkeela uste dute.

Uste al duzu Euskal Herria Espainiatik independizatuko balitz, Euskal Herriko bizi-baldintzak hobetu ala okerragotuko liratekeela?
Sexua
Adina
Guztira
Gizona
Emakumea
22 arte
22tik gora
Oinarria
501
254
247
280
221
Okerragotuko lirateke
32,0
32,1
32,0
33,7
30,4
Hobetuko lirateke
29,7
26,7
32,9
32,9
26,6
Berdintsuak lirateke
8,7
8,9
8,4
6,2
11,1
ED/EDE
29,6
32,4
26,6
27,3
31,9

Uste al duzu Euskal Herria Espainiatik independizatuko balitz, Euskal Herriko bizi-baldintzak hobetu ala okerragotuko liratekeela?
Gizarte-klasea
Autokokapena
Guztira
Goikoa
Erdikoa
Behekoa
Ezkerra
Zentroa
Oinarria
501
109
258
134
135
194
Okerragotuko lirateke
32,0
35,0
31,4
30,8
26,7
41,7
Hobetuko lirateke
29,7
24,7
28,8
35,6
46,7
24,1
Berdintsuak lirateke
8,7
5,8
11,5
5,4
2,6
12,7
ED/EDE
29,6
34,4
28,3
28,2
23,9
21,6

(74) Soziologi Prospekziorako Kabinetea (1997), op. aip.
(75) Soziologi Prospekziorako Kabinetea (1997), op. aip.
(76) Soziologi Prospekziorako Kabinetea (1997), op. aip