Instituzioen Gaineko Iritzia
Aurrekoa Argibidea Hurrengoa

Instituzioei zer deritzeten galdeturik, argi ikusi da gazte gehienek instituzioak gaitzesten dituztela, biztanleria orokorrak baino neurri handixeago batean. Hamalau instituzio biltzen zituen zerrenda bat emanda, galdetu genien ea zer iruditzen zaien haietako bakoitza: oso ona, ona, hala-moduzkoa, txarra edo oso txarra.

Azterlana errazte aldera, saldo71 aldagaia sortu dugu iritzi on eta txarren batuketa gisa.

Hurrengo taulotan aurkituko duzue emaitzen laburpena.

Instituzioen balorazioa
Oso ona
Ona
Hala-moduzkoa
Txarra
Oso txarra
ED/EDE
Erregea
2,8
36,9
17,0
19,6
4,8
19,0
Espainiako gobernua
0,2
9,6
19,2
41,8
17,0
12,1
Espainiako parlamentua
0,0
9,7
20,3
38,0
14,0
18,1
Alderdi politikoak
0,0
5,6
16,7
47,5
16,9
13,3
Eusko Jaurlaritza
0,7
24,4
28,9
26,1
6,0
14,0
Eusko Legebiltzarra
0,5
24,9
29,6
23,3
5,4
16,3
Udalak
1,5
38,2
26,5
16,9
4,7
12,2
Estatuaren Segurtasun Indarrak
0,2
20,2
20,7
28,8
16,5
13,7
Ertzaintza
2,5
32,2
25,8
19,1
9,7
10,7
Armada
0,8
15,9
13,7
35,1
20,7
13,8
Justizia
0,8
17,8
25,8
34,3
12,0
9,4
Eliza
0,4
25,8
28,9
20,0
11,1
13,9
Hedabideak
1,7
38,2
28,3
14,5
7,5
9,8
Sindikatuak
0,9
30,3
31,1
13,9
3,9
19,9

Instituzioen balorazioa

(Saldoa)
Guztira
Sexua
Adina
Gizona
Emakumea
22 arte
22tik gora
Base
501
254
247
280
221
Udalak
18,1
17,2
19,2
20,7
15,6
Hedabideak
17,9
11,1
25,2
20,6
15,3
Erregea
15,4
6,0
25,4
13,3
17,4
Sindikatuak
13,4
11,9
14,9
16,8
10,0
Ertzaintza
5,9
1,8
10,3
3,7
8,1
Eusko Legebiltzarra
-3,3
-5,9
-0,5
-8,5
1,8
Eliza
-5,0
-10,1
0,5
4,3
-14,0
Eusko Jaurlaritza
-6,9
-9,0
-4,7
-10,3
-3,7
Estatuaren Segurtasun Indarrak
-25,0
-27,5
-22,3
-20,7
-29,2
Justizia
-27,7
-31,2
-24,0
-24,6
-30,8
Armada
-39,1
-41,4
-36,6
-31,4
-46,7
Espainiako parlamentua
-42,3
-47,3
-37,0
-44,7
-40,0
Espainiako gobernua
-49,0
-52,1
-45,8
-52,2
-45,9
Alderdi politikoak
-58,8
-63,1
-54,3
-55,8
-61,8

Hainbat ondorio atera ditzakegu instituzioei buruzko iritzien ranking hori ikusita:

  • Udalek jaso dute iritzirik onena. Hedabideekin, erregearekin, sindikatuekin eta Ertzaintzarekin batera, balorazioetan saldo positiboa lortu duten erakundeen multzoa osatzen dute. Beste muturrean alderdi politikoak eta espainiar estatuko zenbait erakunde edo instituzio daude.
  • Aztertutako segmentu guztiei erreparatuta, erregeak jaso du baloraziorik altuena (+28,2); beren burua espektro politikoaren erdian kokatzen dutenek eman diote balorazio hori. Beste muturrean, alderdi politikoek jaso dute baloraziorik baxuena (-77,3); ezkertiarrek eman diete balorazio hori.

Instituzioen balorazioa

(Saldoa)
Gizarte-klasea
Autokokapena
Guztira
Goikoa
Erdikoa
Behekoa
Ezkerra
Zentroa
Oinarria
501
109
258
134
135
194
Udalak
18,1
23,2
22,0
6,0
6,6
23,6
Hedabideak
17,9
13,7
19,9
17,6
-6,2
25,8
Erregea
15,4
18,2
13,5
16,7
-17,6
28,2
Sindikatuak
13,4
-1,0
16,8
18,4
26,3
10,2
Ertzaintza
5,9
11,9
8,2
-3,8
-33,2
22,2
Eusko Legebiltzarra
-3,3
0,0
-1,1
-10,4
-28,5
10,0
Eliza
-5,0
4,7
-7,0
-9,0
-20,4
0,7
Eusko Jaurlaritza
-6,9
-3,3
-5,7
-12,3
-36,9
6,5
Estatuaren Segurtasun Indarrak
-25,0
-19,6
-26,8
-25,8
-60,9
-21,4
Justizia
-27,7
-28,9
-20,9
-40,4
-43,6
-23,7
Armada
-39,1
-39,6
-39,7
-37,5
-76,4
-37,2
Espainiako parlamentua
-42,3
-35,3
-40,2
-52,4
-66,9
-34,8
Espainiako gobernua
-49,0
-42,4
-50,2
-52,2
-73,6
-43,8
Alderdi politikoak
-58,8
-58,2
-57,5
-62,0
-77,3
-60,5
  • Balorazioen zentzu positiboa edo negatiboa alde batera utzita, instituzio batzuek berdin-antzeko balorazioa jaso dute aztertutako populazio-segmentu guztien aldetik; beste batzuek, ordea, oso balorazio desberdinak jaso dituzte. Honako hauek dira iritzi desberdin gehien bildu dituzten instituzioak: Ertzaintza, erregea, Estatuaren segurtasun indarrak eta Eusko Legebiltzarra.
  • Oro har, gizonezkoek, 22 urtetik gorakoek, beheko klasekoek eta espektro politikoaren ezkerrean daudenek azaldu dituzte jarrerarik kritikoenak.

Beste azterlan batzuetatik datozen datuek balio diezagukete gazteek herri administrazioei ematen dieten balorazioa are gehiago itxuratzeko.

Oro har, pozik al zaude...?72
Gipuzkoa
E.A.E.
NORBERAREN HERRIKO UDALAREKIN
Pozik
54
61
Ez daude pozik
34
31
ED/EDE
12
8
NORBERAREN DIPUTAZIOAREKIN
Pozik
46
58
Ez daude pozik
24
22
ED/EDE
30
21
EUSKO JAURLARITZAREKIN
Pozik
47
58
Ez daude pozik
35
29
ED/EDE
18
13
MADRILGO GOBERNU ZENTRALAREKIN
Pozik
16
25
Ez daude pozik
62
55
ED/EDE
22
20

Datu hauetatik zera ondoriozta dezakegu, alde batetik berriro ageri zaigula udalek, beste edozein herri administrazioren gainetik, jasotzen duten balorazio ona. Beste herri administrazioak ez dira iristen gipuzkoar gazteriaren erdia ere gogobetetzera; izan ere, gazte hauek E.A.E.ko gainontzeko gazteak baino kritikoago ageri dira administrazio guztien aurrean.

Edonola ere, aipatzeko modukoa da gazteek Gobernu Zentralari ematen dioten balorazio ezin baxuagoa.

Azkenik, atentzioa ematen du Aldundiek, oro har, jasotzen duten erantzunik ez kopuru handiak, guztien artean Gipuzkoakoa nabarmentzen delarik (gustura ez daudenen kopurua gainditzera iristen baita). Gazteek foru erakundeen eginkizunari buruz duten ezjakintasun handiaren emaitza izan daiteke.


(71) Saldo parametroaren esanahia eranskin teknikoan ageri da zehatz-mehatz argiturik.
(72) Soziologi Prospekziorako Kabinetea (1997), op. aip.