|
| Demokraziari Buruzko Jarrera |
|
Gazteen kultura politikoa aztertzen hasita, aurrena
jakin nahi izan genuen ea uste sendorik duten demokrazian eta
uste horiek zenbaterainokoak diren. Horretarako, hiru enuntziaturen
arteko bat aukeratzeko eskatu genien. Erantzunen arabera, sendoenetik
ahuleneraino mailakatu dugu demokrazian duten ustea. Hona hiru
enuntziatuak:
- Hobe da demokrazia beste edozein gobernu-sistema baino.
- Ni bezalako jendearentzat, berdin da gobernatzen duena erregimen autoritarioa zein demokratikoa izatea.
- Batzuetan, hobe da gobernu autoritario bat.
Erantzunek erakusten dutenez, gazteek oso sentimendu
demokratiko handia eta argia dute. Elkarrizketatuen %74k uste
hori azaldu du. %10entzat demokraziak ez du balio berezirik, bigarren
enuntziatua aukeratu dute eta. Azkenik, %5ek uste dute batzuetan
hobe izan daitekeela erregimen autoritario bat, salbuespen gisa
besterik ez balitz ere.
| Uste demokratikoen sendotasuna
|
| Guztira
| Sexua
| Adina
| Gizarte-klasea
|
|
| Gizona
| Emakumea
| 22 arte
| 23tik gora
| Goikoa
| Erdikoa
| Behekoa
|
| Base
| 501
| 254
| 247
| 280
| 221
| 109
| 258
| 134
|
| Sendoa
| 73,7
| 74,9
| 72,3
| 66,6
| 80,6
| 81,4
| 73,6
| 67,3
|
| Ahula
| 15,1
| 13,8
| 16,4
| 18,4
| 11,8
| 7,6
| 15,0
| 21,4
|
| ED/EDE
| 11,2
| 11,3
| 11,3
| 15,0
| 7,6
| 11,0
| 11,4
| 11,3
|
Lehen enuntziatua hobetsi dutenek "uste demokratiko
sendoa" dutela esango dugu, eta beste bi enuntziatuetako
bat aukeratu dutenek, berriz, "uste demokratiko ahula"
dutela.
Gauzak horrela, honako ondorio hauek atera ditzakegu:
- Esan bezala, uste demokratiko sendoa nagusi da
aztertzen ari garen hiru estratuetako edozeinetan: aztertutako
taldeetako batean ere ez da bi herenetik beherakoa.
- Bestetik, uste demokratikoa beren burua espektro
politikoaren erdian (txosten honen ondorioetarako definitu den
bezala) kokatu dutenen artean atzematen da sendoxeago, hau da,
gizonezkoen, 22 urtetik gorakoen eta erdiko-goiko eta goiko gizarte-klasekoen
artean.
| Uste demokratikoen sendotasuna
(kokapen politikoaren arabera)
|
| Guztira
| Ezkerra
| Zentroa
|
| Oinarria
| 501
| 135
| 194
|
| Sendoa
| 73,7
| 78,7
| 80,6
|
| Ahula
| 15,1
| 10,3
| 14,4
|
| ED/EDE
| 11,2
| 11,0
| 5,1
|
|