|
Orain arte hiru aldagai nagusi erabili ditugu gure
ikerlan honetan: sexua, adina eta gizarte-klasea. Atal honetan,
berriz, beste aldagai bat erantsi diogu aldagai argigarrien matrize
hori: gazteek beren burua non kokatzen duten ezkerra-eskuina espektroan.
Eskuindarrak edo ezkertiarrak diren jakiteko, nork
bere burua 0tik 10erako eskala batean kokatzeko eskatu genien.
0 ezker-muturrari dagokio eta 10, berriz, eskuin-muturrari.
Honako ondorio hauek atera ditzakegu emaitza horietatik:
- Ia gazteen heren batek ez du erantzun edo ez
du jakin bere burua non kokatu, eta honetan bat datoz E.A.E.ko
bere adinkideekin68.
- Geroago ikusiko dugunez, Gipuzkoako gazteek E.A.E.ko
zein Espainiako gainerako gazteek adierazten dutena baino proportzio
handiagoan jotzen dute ezkerrerantz.
- Espektroaren erdiko balioa 5 izanik, erantzunen
batez besteko balioa 3,9 da. Datu horrek erakusten du Gipuzkoako
gazteen ezkerreranzko joera argia.
- Espektroaren batez besteko balioa 5 izanik, azterketan
erabilitako segmentuen batez besteko balio batek ere ez du balio
hori berdintzen edo gainditzen. Datu hori gorabehera, emakumezkoek,
helduenek eta erdiko klasekoek agertu dute kokapenik erdikoena.
| Ezkerra-eskuina kokapena
|
| Autokokapena
| Abs.
| %
|
| 0
| 11
| 2,2
|
| 1
| 26
| 5,2
|
| 2
| 44
| 8,8
|
| 3
| 54
| 10,8
|
| 4
| 45
| 9,0
|
| 5
| 138
| 27,5
|
| 6
| 11
| 2,2
|
| 7
| 5
| 1,0
|
| 8
| 3
| 0,6
|
| 9
| 0
| 0,0
|
| 10
| 6
| 1,2
|
| ED/EDE
| 158
| 31,5
|
| Guztira
| 501
| 100
|
| Batez bestekoa
| 3,9
| -
|
| Ezkerra-eskuina kokapena
(taldeen arabera)
|
| Gipuzkoa
| Espainia69
|
| Abs.
| %
| %
|
| Oinarria
| 501
| 100
| 6000
|
| Ezkerra (0-3)
| 135
| 26,9
| 23,0
|
| Zentroa (46)
| 194
| 38,7
| 40,3
|
| Eskuina (7-10)
| 14
| 2,8
| 10,2
|
| ED/EDE
| 158
| 31,5
| 26,5
|
0tik 10erako eskalak eskaintzen zituen aukera guztiak
hiru segmentu klasikoetara mugatuta, emaitzak aurrekoen berdin-berdinak
izan dira. "Eskuina" segmentuan 14 indibiduo
besterik ez dagoenez, segmentu horrek ez dauka behar adinako pisu
estatistikorik horretan oinarrituta azterketarik egin ahal izateko.
Gauzak horrela, ezkerra eta erdia kategoriak bakarrik erabiltzea
erabaki dugu.
(68) Soziologi Prospekziorako Kabinetea (1997), op. aip.
(69) INJUVE (1996), op. aip.
|