Nortasun Nazionala Sentitzea
Aurrekoa Argibidea

Nortasun nazionalaren sentimenduaren analisiak ñabardura politiko bat eransten dio aurreko atalean ekin diogun nonbaitekoa izatearen sentimenduaren geografi dimentsioari.

Eskura ditugun datuetatik abiatuta, ia-ia gipuzkoar gazteriaren bi heren funtsean euskaldun sentitzen dela ikusten dugu (bakar-bakarrik euskaldunak, eta espainiar baino gehiago euskaldun sentitzen direnak elkarturik), E.A.E.ko gazte multzoan nabarmen geratzen delarik kontu hau.

Egia esanda, gure lurraldeak oso-oso txikia da espainiarrak sentitzen diren gazteen kopurua (%6a), bertan sarturik ere euskaldun baino gehiago espainiarrak sentitzen direnena. Bestalde, laurden batek sentimendu biak maila berean dituela adierazten du.

Nortasun nazionalaren sentimendua67 (% bertikalak)
E.A.E.´86
E.A.E.´90
E.A.E.´96
Gipuzkoa´96
Bakar-bakarrik euskalduna
41,9
42,5
39
50
Euskalduna espainiarra baino gehiago
21,2
22,5
17
14
Euskalduna bezain espainiarra
25,4
25,5
34
26
Espainiarra euskalduna baino gehiago
1,9
1,7
2
3
Espainiarra bakar-bakarrik
6,0
6,5
4
3
ED/EDE
3,6
1,3
3
4

E.A.E.ri buruzko denbora-seriea ikusita, aipatzeko modukoa da euskaldun izatearen sentimendu hori betiere nagusia den arren, beherantz doala, espainiar izatearen sentimendu marjinala, berriz, bere horretan mantentzen den bitartean. Alabaina, gero eta handiagoa da maila berean euskaldun eta espainiar sentitzen diren gazteen taldea.


(67) Soziologi Prospekziorako Kabinetea (1997), op. aip