Auzokorik Gogokoenak
Aurrekoa Argibidea Hurrengoa

Bestetik, Gipuzkoako gazteek elkarbizitze arloan erakusten duten jarrera irekia edo itxia den jakin nahi izan dugu. Ohikoa denez, auzokide gisa gizarte bazterketaren moduren bat jasan dezaketen talde edo kolektibo batzuen zerrenda aurkeztu genien gazteei, haiengandik hurbil bizitzea gogoko izango luketen ala ez jakiteko. Esan gabe doa kolektibo horiek aukeratzeko orduan ez dugula egin inolako baloraziorik haien izaerari buruz edo gizartean duten legitimazio-mailari buruz: haien inguruan bizitzeak arazoak ekar ditzakeelako bakarrik aukeratu ditugu. Zerrenda hori emanda, honako galdera hau egin genien inkestatuei: Axolako lizuke hauetakoren bat auzoko edukitzeak?

Hiri-tribuak deritzatenek (skinheadak, punkiak, rockerrak...) eragiten diete errezelorik handiena inkestatuei. Errezeloa orokorra da adin, sexu eta gizarte-klase guztietan.

Haien ondotik, ETAko kideak, Estatuaren segurtasun indarretako kideak, eta Indar Armatuak daude: %32-36k esan dute ez litzaiekeela gustatuko halakoak auzokide edukitzea. Hortik atera dezakegu zein den aztertutako populazioaren baitan ematen den polarizazio politikoaren arrazoia.

Axolako lizuke hauetakoren bat auzoko edukitzeak...?

(Balezko erantzunen %)

Sexuaren arabera
Guztira
Gizona
Emakumea
Oinarria
501
254
247
Hiri tribu edo taldeak
38,4
35,5
41,4
ETAko kideak
35,9
33,8
38,1
Estatuko Segurtasun Indarretako kideak
35,9
37,6
34,0
Armadako kideak
31,9
33,4
30,2
Eskuin-muturrekoak
30,4
34,5
25,9
Drogazaleak
23,4
25,2
21,5
Aurrekari penalak dituztenak
21,3
17,8
25,2
Ertzainak
19,8
18,7
20,9
Ezker-muturrekoak
17,5
17,1
17,8
Langile etorkinak
3,1
4,6
1,5
Homosexualak
2,7
4,0
1,3
Beste arraza bateko jendea
1,3
1,6
1,0

Honen bestaldean, kanpotarrak izateagatik edo homosexualak izateagatik pertsonek jasaten duten arbuio maila txikia ageri zaigu.

Goiko taulan ikus daitekeen bezala, sexuaren aldaerak aipatzeko moduko aldeak dakartza aipatutako hiri tribu edo taldeen, eskuin-muturrekoen, aurrekari penalak dituztenen eta langile etorkinen inguruan.

Baina, aitzitik, elkarrizketatuen adina kontuan hartzen bada, garbi egiazta daiteke nola doan gorantz, proportzionalki, eskuin-muturrekoen zein ezker-muturrekoenganako gaitzirizkoa.

Bestalde, lagin honen gizarte-mailak erakusten duenaren arabera, behe-mailakoek beste edozein mailatakoek baino zalantza gehiago izaten dute elkarbizitza horren inguruan.

Horixe ondorioztatzen da, behintzat, kolektibo gehienei dagokienean ematen dituzten arbuio erantzun kopuru handiagoetatik.

Zorionez, galdera hauxe egin zitzaion E.A.E.ko gazteriari 1990ean, eta honi eskerrak hainbat alderaketa egin dezakegu, egungo gazte gipuzkoarren eta orduko haien artean.

Axolako lizuke hauetakoren bat auzoko edukitzeak...?

(Balezko erantzunen %)

Adinaren arabera
Guztira
22 arte
23tik gora
Oinarria
501
280
221
Hiri tribu edo taldeak
38,4
39,1
37,6
ETAko kideak
35,9
36,6
35,2
Estatuko Segurtasun Indarretako kideak
35,9
35,7
36,0
Armadako kideak
31,9
31,6
32,1
Eskuin-muturrekoak
30,4
27,0
33,6
Drogazaleak
23,4
25,5
21,4
Aurrekari penalak dituztenak
21,3
21,8
20,9
Ertzainak
19,8
20,4
19,1
Ezker-muturrekoak
17,5
14,1
20,8
Langile etorkinak
3,1
3,5
2,7
Homosexualak
2,7
3,8
1,7
Beste arraza bateko jendea
1,3
2,0
0,6

Axolako lizuke hauetakoren bat auzoko edukitzeak...?

(Balezko erantzunen %)

Gizarte-klasearen arabera
Guztira
Goikoa
Erdikoa
Behekoa
Oinarria
501
109
258
134
Hiri tribu edo taldeak
38,4
40,3
33,8
45,8
ETAko kideak
35,9
39,0
33,9
37,3
Estatuko Segurtasun Indarretako kideak
35,9
33,8
33,2
43,0
Armadako kideak
31,9
30,3
29,5
37,9
Eskuin-muturrekoak
30,4
31,3
26,4
37,5
Drogazaleak
23,4
14,7
26,5
24,5
Aurrekari penalak dituztenak
21,3
24,7
21,1
19,0
Ertzainak
19,8
14,8
18,2
26,9
Ezker-muturrekoak
17,5
16,4
13,7
25,9
Langile etorkinak
3,1
1,9
3,7
2,9
Homosexualak
2,7
1,5
3,2
2,7
Beste arraza bateko jendea
1,3
0,0
1,9
1,2

Erantsitako taulan ikusten den bezala, gipuzkoar gazteak askoz toleranteagoak dira, alde handiz gainera, eta kontuan harturiko talde guztiei dagokienean, E.A.E.ko duela sei urteko haiek baino. Salbuespen bakarra hiri tribu deitu horien inguruan ematen da, zeren eta 15 puntu handiagoko arbuiatze maila adierazten baitute.

Bestalde, antzeko datuak ere baditugu E.A.E.ko eta Nafarroako biztanle helduen multzo osoari buruz, 1995ekoak, baina ez dituzte gure azterlanean planteatutako erantzun kategoria berberak biltzen. Datu hauetatik ondorioztatzen dugunez, gipuzkoar gazteak euskal-nafar biztanle helduen multzoa baino toleranteagoak dira kontuan harturiko talde horiekiko, bizilaguntzat aurrekari penalak dituztenak onartzeari dagokionean izan ezik.

Axolako lizuke hauetakoren bat auzoko edukitzeak...?

(Balezko erantzunen %)
EAE'9061
EAE-Nafarroa'9562
Gipuzkoa'96
Hiri tribu edo taldeak
23,6
-
38,4
ETAko kideak
45,0
52
35,9
Estatuko Segurtasun Indarretako kideak
54,8
-
35,9
Armadako kideak
50,6
-
31,9
Eskuin-muturrekoak
48,4
-
30,4
Drogazaleak
46,0
47
23,4
Aurrekari penalak dituztenak
33,6
28
21,3
Ertzainak
26,3
-
19,8
Ezker-muturrekoak
26,1
-
17,5
Langile etorkinak
4,0
9
3,1
Homosexualak
14,3
17
2,7
Beste arraza bateko jendea
7,4
12
1,3

(61) J. Elzo (1990), op. aip
(62) "Los valores en la Comunidad Autónoma del País Vasco y Navarra. Su evolución en los años 1990-95". J. Elzo (zuz.). Eusko Jaurlaritza, 1996. Datu hauek E.A.E.ko eta Nafarroako 18 urtetik gorako biztanleria dute unibertsotzat.