|
| Gizarte Ekintzarako Moduak |
|
Gazteek neurri handiago edo txikiago batean formalizaturik
dauden elkarteetan duten parte hartzeaz gain, honakoa ere aztertu
nahi izan dugu: parte hartze hori zer-nolako gizarte-ekintzen
bidez gauzatzen den eta gazteek zenbaterainoko joera duten horrelako
gizarte-ekintzak garatzeko.
Horretarako, ekintza-zerrenda bat emanda, ekintza
horietako bakoitzari zenbaterainoko legitimazioa ematen dioten
galdetu genien, "zeintzuk egin dituzun edo egin zenitzakeen"
esateko eskatuz.
Oro har, elkarrizketatuek ez dute proposaturiko 10
ekintza horietatik askorik aipatu: elkarrizketatu bakoitzak, batez
beste, hiru baino gutxiago aipatu ditu (2,91 hain zuzen ere).
Datu hau, hala ere, bere testuinguru sozial eta politikoan
kokatu behar da; izan ere, estatu mailan ematen den giroarekin
alderatuz gero gure inguru hau pil-pilean dagoela jo dezakegun
arren, honek ez dakar gipuzkoar biztanleen partaidetza politiko
eta erreibindikatiboa oso maila aipagarrietara iristea, oro har
behintzat.
| Gizarte-ekintzetarako aldez aurretiko joera
|
|
| Batez bestekoa
|
| Guztira
| | 2,91
|
| Sexua
| Gizona
| 2,82
|
| Emakumea
| 2,99
|
| Adina
| 22 arte
| 2,85
|
| 22tik gora
| 2,96
|
| Gizarte-klasea
| Goikoa
| 3,02
|
| Erdikoa
| 2,86
|
| Behekoa
| 2,89
|
Aldeak oso txikiak badira ere, alde horiek (gogoan
izan batez bestekoak direla) argi erakusten dute emakumezkoek
gizonezkoek baino joera handixeagoa dutela aztertutako ekintzak
egiteko (edo, gutxienez, legitimotzat jotzeko). Bestetik, elkarrizketatuek
zenbat eta urte gehiago izan eta haien gizarte-maila zenbat eta
goikoagoa izan, orduan eta handiagoa izaten da parte hartzeko
modu horien alderako joera.
Proposaturiko ekintzetako bik bakarrik lortu dute
gazteen erdien legitimazioa gutxienez: botoa emateak eta kalean
errebindikazio edo protesta ekintzetan parte hartzeak.
Beste bi elkarrizketatuen %40k gutxienez aipatu dituzte:
sindikatuetan, auzo elkarteetan, talde ekologistetan, giza eskubideen
aldeko erakundeetan edo interes orokorreko arazoez arduratzen
diren bestelako elkarteetan parte hartzea eta informazio politikoa
hedabideetan maiz segitzea.
Beste muturrean, ekintzetako bi ez dira aipamenen
%10era ere iritsi: beste inor erakunde politiko bati botoa emateko
edo erakunde horretan sartzeko konbentzitzen saiatzea eta kargu
politiko edo hautagai izatea.
| Gizarte-ekintzetarako aldez aurretiko joera
(sexuaren arabera)
|
| Guztira
| Gizona
| Emakumea
|
| Oinarria
| 501
| 254
| 247
|
|
| 66,5
| 61,3
| 72,1
|
- Kalean errebindikazio edo protesta ekintzetan parte hartu
| 50,3
| 53,3
| 47,2
|
- Sindikatuetan, auzo elkarteetan, talde ekologiste-tan, giza eskubideen aldeko erakundeetan edo interes orokorreko arazoez arduratzen diren bestelako elkarteetan parte hartu
| 48,1
| 43,5
| 53,1
|
- Informazio politikoa hedabideetan maiz segitu
| 43,3
| 45,9
| 40,7
|
- Gai politikoak maiz hizpide izan edo defendatu
| 25,5
| 25,2
| 25,9
|
- Hauteskunde edo errebindikazio kanpainaren batean erakunde batekin elkarlanean aritu
| 21,0
| 20,9
| 21,2
|
- Aukera politiko bati diruz lagundu
| 13,0
| 11,6
| 14,6
|
- Erakunde politiko bateko militante edo kide izan
| 10,2
| 9,9
| 10,6
|
- Beste inor erakunde politiko bati botoa emateko edo erakunde horretan sartzeko konbentzitzen saiatu
| 8,3
| 8,3
| 8,3
|
- Kargu politiko edo hautagai izan
| 4,1
| 2,7
| 5,5
|
Gizonezkoen aldean, badirudi emakumezkoek joera handiagoa
dutela hauteskundeetan eta gizarte-elkarteetan parte hartzeko.
Gizonezkoek, ordea, gogokoago dute kaleko protesta-ekintzetan
parte hartzea eta informazio politikoa segitzea.
Bestetik, azken bi ekintza horiek onarpen zabalagoa
dute helduenen artean.
Erabili ditugun aldagai sozioekonomiko guztietatik,
gizarte-klaseak eragiten ditu alderik handienak: aukera politiko
bati diruz laguntzea edo erakunde politiko bateko kide izatea
alde batera utzirik, gainerako ekintza guztiek harrera hobea dute
goiko klaseko gazteen artean.
Edonola ere, gipuzkoar gazteek ekintza politikoaren
aurrean erakusten duten aldez aurretiko jarrerari buruzko datuak,
espero zitekeena bezain altuak ez izanik ere, oro har beren kide
espainiarrek sei urte lehenago erakusten zituztenak baino dezente
altuagoak da, eta, hau ziurtatzeko oinarri enpirikorik ez badugu
ere, Gipuzkoako bertako biztanleria helduak eman ditzakeen datuak
baino altuagoak ere bai.
| Gizarte-ekintzetarako aldez aurretiko joera
(adinaren arabera)
|
| Guztira
| 22 arte
| 23tik gora
|
| Base
| 501
| 280
| 221
|
|
| 66,5
| 61,4
| 71,6
|
- Kalean errebindikazio edo protesta ekintzetan parte hartu
| 50,3
| 51,2
| 49,5
|
- Sindikatuetan, auzo elkarteetan, talde ekologiste-tan, giza eskubideen aldeko erakundeetan edo interes orokorreko arazoez arduratzen diren bestelako elkarteetan parte hartu
| 48,1
| 48,8
| 47,4
|
- Informazio politikoa hedabideetan maiz segitu
| 43,3
| 39,8
| 46,9
|
- Gai politikoak maiz hizpide izan edo defendatu
| 25,5
| 27,4
| 23,7
|
- Hauteskunde edo errebindikazio kanpainaren batean erakunde batekin elkarlanean aritu
| 21,0
| 22,1
| 20,0
|
- Aukera politiko bati diruz lagundu
| 13,0
| 12,5
| 13,5
|
- Erakunde politiko bateko militante edo kide izan
| 10,2
| 10,4
| 10,1
|
- Beste inor erakunde politiko bati botoa emateko edo erakunde horretan sartzeko konbentzitzen saiatu
| 8,3
| 7,7
| 9,0
|
- Kargu politiko edo hautagai izan
| 4,1
| 3,6
| 4,6
|
| Gizarte-ekintzetarako aldez aurretiko joera
(gizarte-klasearen arabera)
|
| Guztira
| Goikoa
| Erdikoa
| Behekoa
|
| Oinarria
| 501
| 109
| 258
| 134
|
|
| 66,5
| 61,0
| 70,0
| 64,2
|
- Kalean errebindikazio edo protesta ekintze-tan parte hartu
| 50,3
| 57,2
| 46,4
| 52,5
|
- Sindikatuetan, auzo elkarteetan, talde ekolo-gistetan, giza eskubideen aldeko erakundee-tan edo interes orokorreko arazoez ardura-tzen diren bestelako elkarteetan parte hartu
| 48,1
| 49,7
| 48,5
| 46,0
|
- Informazio politikoa hedabideetan maiz segitu
| 43,3
| 52,8
| 41,2
| 39,.7
|
- Gai politikoak maiz hizpide izan edo defendatu
| 25,5
| 34,5
| 22,9
| 23,3
|
- Hauteskunde edo errebindikazio kanpaina-ren batean erakunde batekin elkarlanean aritu
| 21,0
| 20,2
| 19,6
| 24,4
|
- Aukera politiko bati diruz lagundu
| 13,0
| 8,0
| 13,6
| 16,0
|
- Erakunde politiko bateko militante edo kide izan
| 10,2
| 6,7
| 9,6
| 14,4
|
- Beste inor erakunde politiko bati botoa ema-teko edo erakunde horretan sartzeko kon-bentzitzen saiatu
| 8,3
| 8,2
| 9,7
| 5,8
|
- Kargu politiko edo hautagai izan
| 4,1
| 3,8
| 4,7
| 3,2
|
| Gizarte-ekintzetarako aldez aurretiko joera
(Gipuzkoa 1996 / Estatua 1990)
|
| Gipuzkoa
1996
| Estatua
199060
|
| Oinarria
| 501
| 2021
|
|
| 66,5
| 53
|
- Kalean errebindikazio edo protesta ekintzetan parte hartu
| 50,3
| -
|
- Sindikatuetan, auzo elkarteetan, talde ekologiste-tan, giza eskubideen aldeko erakundeetan edo interes orokorreko arazoez arduratzen diren bestelako elkarteetan parte hartu
| 48,1
| 16
|
- Informazio politikoa hedabideetan maiz segitu
| 43,3
| 48
|
- Gai politikoak maiz hizpide izan edo defendatu
| 25,5
| 30
|
- Hauteskunde edo errebindikazio kanpainaren batean erakunde batekin elkarlanean aritu
| 21,0
| 4
|
- Aukera politiko bati diruz lagundu
| 13,0
| 2
|
- Erakunde politiko bateko militante edo kide izan
| 10,2
| 2
|
- Beste inor erakunde politiko bati botoa emateko edo erakunde horretan sartzeko konbentzitzen saiatu
| 8,3
| 9
|
- Kargu politiko edo hautagai izan
| 4,1
| 2
|
(60) "Actitudes políticas de la juventud en España", Ecoconsulting. INJUVE, 1991.
|