Erlijiozko sinesteek ezaugarri bereziak dituzte gazteen artean, bai adierazitako sinesteei dagokienez eta bai sineste horiekin lotutako praktikei dagokienez ere. Hona hemen zein den Gipuzkoako gazteek erlijioari buruz duten jarrera, Estatu osoko gazteen jarrerarekin alderaturik:
![]()
Hori ikusirik, esan dezakegu Gipuzkoako gazteen bi herenek baino gehiagok -praktikatzaileak izan zein ez izan- erlijiozko sinesteak dituztela, erlijioa edozein delarik ere. Gainerakoak (ia heren bat) agnostikoak, axolagabeak edo sinesgabeak dira. Estatu mailako datuekin alderatu eta gero, gipuzkoar gazteak espainiar gazteak baino sinesgabeagoak direla ondorioztatzen da baina, hala ere, duela sei urteko bere adinkide europarrek baino erlijio sineste gehiago dutela adierazten dute (gazte europarren artean, 1990ean bere burua erlijiosotzat aitortzen zuen 17 eta 30 urte bitartekoen %47ak54).
Jarrera guztiak bi kategoria horietan bakarrik bilduta
(sinestunak eta sinesgabeak alegia) argi ikus daiteke erlijiozko
sinesteak zabalduago daudela emakumezkoen eta gazteenen artean.
Adinean gora egin ahala, sinesmenak ez du beherakada nabarmenik
egiten, baina sinestunak askoz gutxiagotan joaten dira erlijio
ekitaldietara.
Halaber, sinestunak gehiengoa badira ere bai ezkerrekoen bai zentrokoen artean, askoz handiagoa da sinestunen proportzioa bere burua zentrokotzat jotzen dutenen artean.
Askotariko egoerak eta uneak aztertu ditugu gazteen
erlijiozko praktikak zertan diren hobeto jakiteko. Laburbildurik
daude orrialde honetako taulan.
Hiru praktika-mota izan ditugu kontuan erantzunak sailkatzeko orduan:
Taula horretan bildutako datuak ikusirik, argi dago honako hauek direla erlijioa gutxien praktikatzen dutenak: gizonezkoak, helduenak eta, batez ere, beheko klasekoak. (53) INJUVE (1996), op. aip. Agnostiko kategoria axolagabe deituan sartu da. (54) C. Friesl, M. Richter, P. M. Zulehner (1993), op. aip |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||