|
| Etorkizunari Buruzko Jarrera |
|
Etorkizuna ikusteko modua ere jendeak bizitzan hartzen
dituen jarrera desberdinen erakusgarri izaten da. Batzuk pragmatikoak
dira, etorkizunaren ikuspegi inmediatista dute; beste batzuek,
aldiz, uste onez begiratzen diote etorkizunari, itxaropenez beterik.
Gipuzkoako gazteen jarrera zein den jakiteko, galdetu
genien ea ados dauden esaldi honekin: "Etorkizuna hain
dudazkoa izanik, hobe da egunera bizitzea". Galdekatutakoen
bi herenak ados agertu dira esaldi horrekin.
Sexuak eta gizarte-mailak eragin handia dute uste
horretan ere: batik bat, emakumezkoak eta beheko klaseetako gazteak
agertu dira esaldi horrek dioenarekin ados.
|