Sexu-Harremanak eta Bikote-Harremanak
Aurrekoa Argibidea Hurrengoa

Sexu-harremanetan hasteari eta beste norbaitekin sexu-harremanak izateari dagokionez, honakoa jakin nahi izan dugu: batetik, ea dagoeneko lehen sexu-harreman osoa izan duten eta zenbat urterekin izan duten; bestetik, berriz, zein den elkarrizketatuen egungo egoera bikote-harremanen arloan. Inkestatutako gazteen %61ek erantzun dute sexu-harreman osoren bat izan dutela jadanik. Adinak erabateko eragina du horretan: lehen sexu-harreman osoa izan dutenak %25 dira gazteenen artean (19 urte arte), %65 bitarteko adinekoen artean (20 urtetik 24 urtera) eta %86 gazte helduenen artean (25 urtetik 29ra).

Kopuru hauek Estatu osoko gazteriak ematen dituenak baino handixeagoak direla esan behar da, bakar-bakarrik adin horietako gazteen %56ak izan baitu harremanik, datu horien arabera50.

Bikote-harremanak
Gipuzkoa
Espainia51
Oinarria
501
6000
Bikotea du edo izan du
19,8
18,1
Ez du bikoterik / ez du inoiz izan
77,8
80,7

Sexu-harremanen bat izan dutenek diotenez, 18 eta 19 urte bitartean izan dute lehen sexu-harreman osoa, eta horretan bat datoz Estatu osoko gazteekin. Dena dela, badirudi gero eta urte gutxiagorekin izaten dutela lehen sexu-harremana. Halaber, aipatu beharra dago ezen mutilek, inkestan esandakoaren arabera, neskek baino goizago izaten baitute aurreneko sexu-harremana.

Bestetik, bikote-bizitzari dagokionez, aztertutako gazteen %18k bakarrik dute edo izan dute bikote finkoa, zeinarekin bizi diren edo bizi izan diren, senar, emazte edo lagun gisa. Horrek, jakina, lotura estua du elkarrizketatuaren adinarekin. Baina badira bikotearekin batera bizitzen hastea erabakitzeko orduan eragin handia duten beste faktore bi ere: gizonezkoa edo emakumezkoa izatea eta gizarte-klasea.

Bikote-harremanak
Sexua
Gizarte-klasea
Guztira
Gizonak
Emakumeak
Goikoa
Erdikoa
Behekoa
Oinarria
501
254
247
109
258
134
Bikotea du edo izan du
19,8
14,7
25,3
24,2
21,4
13,0
Ez du bikoterik / ez du inoiz izan
77,8
83,5
71,6
75,7
76,1
82,7

Ugariagoak dira bikote finkoa duten edo izan duten emakumeak. Kontua da neskek beraiek baino apur bat nagusiagoak diren mutilekin ezartzen dituztela bikote-harreman egonkorrak, eta, mutil horietako asko 29 urtetik gorakoak direnez, ikertutako populaziotik kanpo geratu dira.

Azkenik, emantzipazioaren fenomenoa aztertzean ikusi genuen bezala, bikote-harremanak ezartzeak zerikusi handia du elkarrizketatutako taldeek dauzkaten baliabideekin eta, beraz, ugariagoa da erdiko eta goiko klaseetan beheko klasean baino.


(50) INJUVE (1996), op. aip
(51) INJUVE (1996), op. aip