Jokabide Arriskutsunak
Aurrekoa Argibidea Hurrengoa

Konbentzio soziologikorik hedatuenetako batek dioenez, gazteek mota askotako arriskuak ekar ditzaketen gauzak egin ohi dituzte.

Arriskua, batzuetan, fisikoa besterik ez da izaten, esaterako: gidari zein bidaiari gisa, autoz joatea gidaria alkoholaren eraginpean egonik; beste batzuetan, berriz, legearen kontrako ekintzak izaten dira batez ere: autoa gidatzea trafiko-arauren bat hautsiz; beste batzuetan, aldiz, nolabaiteko ondorio kaltegarriak ekar ditzaketen jokabideak izaten dira: sexu-harreman finkorik izan gabe norbaitekin preserbatiborik gabeko sexu-harremanak izatea.

Jokabide arriskutsuak
Jarduera
% Bai
  • Erre ohi duzu?
41,3
  • Gehiegi edan duzu behin baino gehiagotan?
28,7
  • Gidari zein bidaiari gisa, autoz joan zara segurtasun-uhalik gabe?
25,1
  • Gidari zein bidaiari gisa, behar baino azkarrago joan zara autoz nahiz motorrez?
19,2
  • Gidari zein bidaiari gisa, autoz nahiz motorrez joan zara gidaria alkoholaren eraginpean egonik?
14,4
  • Gidari zein bidaiari gisa, autoz nahiz motorrez joan zara bestelako trafiko-arauak hautsiz?
12,6
  • Arriskutsutzat jotzen diren kiroletakoren bat egin duzu inoiz?
9,5
  • Drogak hartu dituzu behin baino gehiagotan?
8,2
  • Preserbatiborik gabeko sexu-harremanik izan duzu harreman finkorik ez duzun norbaitekin?
1,7

Arriskugarritzat jo daitezkeen bederatzi jokabide aztertu ditugu. Jokabide horien enuntziatuak eta baietz erantzun duten pertsonen portzentaiak bildu ditugu aurreko taulan.

Jokabide arriskutsuak
% Bai
Gizonak
Emakumeak
Oinarria
254
247
  • Erre ohi duzu?
36,0
47,1
  • Gehiegi edan duzu behin baino gehiagotan?
34,4
22,7
  • Gidari zein bidaiari gisa, autoz joan zara segurtasun-uhalik gabe?
29,9
20,0
  • Gidari zein bidaiari gisa, behar baino azkarrago joan zara autoz nahiz motorrez?
27,1
11,0
  • Gidari zein bidaiari gisa, autoz nahiz motorrez joan zara gidaria alkoholaren eraginpean egonik?
17,9
10,7
  • Gidari zein bidaiari gisa, autoz nahiz motorrez joan zara bestelako trafiko-arauak hautsiz?
16,6
8,3
  • Drogak hartu dituzu behin baino gehiagotan?
9,8
6,5
  • Arriskutsutzat jotzen diren kiroletakoren bat egin duzu inoiz?
11,0
7,9
  • Preserbatiborik gabeko sexu-harremanik izan duzu harreman finkorik ez duzun norbaitekin?
2,7
0,7

Ikusten denez, tabakoa erretzea da jokabide arriskutsu horien arteko zabalduena. Hurrena, batzuetan gehiegi edaten dutela esan dute elkarrizke-tatuen laurdenek baino gehiagok. Beste muturrean, inkestatutako gazteen %2k baino gutxiagok bakarrik adierazi dute preserbatiborik gabeko sexu-harremanak izan dituztela noiz edo noiz. Gehiago dira batzuetan drogak hartzen dituztela aitortu dutenak: %8, hain zuzen. Dena dela, kontuan izan beharra dago galderak ez zuela inolako droga-motarik zehazten; beraz, adierarik zabalenean ulertu behar dira emaitza horiek.

Beste kasu batzuetan bezala, honetan ere oso desberdinak dira gizonezkoen eta emakumezkoen portaerak. Honakoa hartu behar dugu kontuan sexuen arteko aldeei dagokienez:

1. Tabakismoak indar handia hartu du Gipuzkoako emakume gazteen artean. Erretzen duten nesken portzentaia 11 puntu dago erretzen duten mutilen portzentaiaren gainetik.

2. Edaten duten nesken kopurua ere goraka ari da. Dena den, edateari dagokionez, neskak 12 puntu daude oraindik adin bereko mutilen azpitik.

3. Tabakoa alde batera utzirik, neskak baino askoz ugariagoak dira gauza arriskutsuak egiten dituzten mutilak.

Jokabide arriskutsuak
% Bai
22 arte
23tik gora
Oinarria
280
221
  • Erre ohi duzu?
40,1
42,5
  • Gehiegi edan duzu behin baino gehiagotan?
30,1
27,4
  • Gidari zein bidaiari gisa, autoz joan zara segurtasun-uhalik gabe?
23,9
26,3
  • Gidari zein bidaiari gisa, behar baino azkarrago joan zara autoz nahiz motorrez?
14,4
24,8
  • Gidari zein bidaiari gisa, autoz nahiz motorrez joan zara gidaria alkoholaren eraginpean egonik?
12,1
16,7
  • Arriskutsutzat jotzen diren kiroletakoren bat egin duzu inoiz?
11,5
7,6
  • Gidari zein bidaiari gisa, autoz nahiz motorrez joan zara bestelako trafiko-arauak hautsiz?
11,4
13,7
  • Drogak hartu dituzu behin baino gehiagotan?
8,4
8,0
  • Preserbatiborik gabeko sexu-harremanik izan duzu harreman finkorik ez duzun norbaitekin?
0,6
2,9

Adinak ere lotura estua du aztertzen ari garen gauza arriskutsuak askotan edo gutxitan egitearekin. Bi datu nabarmendu beharra dago:

1. Espero izatekoa zenez, eta ikerlan honetan aztertutako jokabideei dagokienez behinik behin, zenbat eta urte gehiago izan, orduan eta gauza arriskutsu gehiago egiten dira.

2. Kontrakoa gertatzen da kirol arriskutsuak egiteari dagokionez49zenbat eta gazteago izan, orduan eta sarriagotan egiten dira horrelako kirolak. Bestetik, droga-kontsumoa antzekoa da bi adin-tarteetan.

Lehentxeago ikusi dugunez, Gipuzkoako gazteen erdiek baino apur bat gutxiagok erretzeko ohitura dute: hala aitortzen dute %41,3k. Zehaztasun handiagoz aztertuko dugu orain datu hori. Aurrena, nabarmendu beharra dago erretzaileen kopuru hori Estatu osoko gazte erretzaileen kopurua baino pixkatxo bat altuagoa dela. Bestetik, balio koantitatibo horrek baditu nabarmendu beharreko beste bi alderdi:

1. Erretzen duten nesken kopurua (%47) erretzen duten mutilen kopurua baino handiagoa da jadanik (%36).

2. Adinean gora egin ahala kontsumoak ere gora egiten duen arren, erretzeko ohitura nabarmenki zabaldu da 19 urtetik beherako gaztetxoen artean (%35).

Bi datu horiek batera harturik, pentsa genezake erretzeko ohitura zabaltzen ari dela oraindik, kolektibo berrietan indarra hartuz, eta, horrenbestez, epe laburreko zein epe ertaineko etorkizuna kezkatzeko modukoa dela.

Arrisku-faktoreak eta aztertutako populazioa batera harturik, berriz, hiru multzo handi egin ditzakegu, oso antzeko neurrikoak hirurak: arrisku-faktorerik aipatzen ez dutenak (%26,8), faktore bakarra aipatzen dutenak (%31,1) eta bi faktore edo gehiago aipatzen dituztenak (%42,1). Azken horiei dagokienez, nabarmendu beharra dago inkestatutako gazteen ia %3k sei arrisku-faktore edo gehiago aipatzen dituztela eta haiexek osatzen dutela legea urratzen duten jokabideen gune nagusia.


(49) Arrisku kirolen artean honako hauek sartu dira: parapentea, delta-hegala, parakaidismoa, motorerik gabeko hegaldia, raftinga, eskalada, puentinga eta biziraupeneko esperientziak.