Liburuak Irakurtzea
Aurrekoa Argibidea Hurrengoa

Gazteek diotenez, irakurtzea dute jarduerarik gogokoenetariko bat. Hala ere, erakusten duten benetako ohiturak oso zifra apalak agertzen ditu. Gipuzkoako gazteek 5 1/4 liburu irakurri dituzte, batez beste, azken hamabi hilabeteotan -testuliburuak kontuan hartu gabe-. Zifra hori Estatu osoko batez bestekoa baino apur bat baxuagoa da (Estatu osoko gazteek 5,3 liburu irakurtzen dituzte urtean).

Bildutako datuek erakusten dutenez, irakurketa-indizeak gora egiten du adinarekin batera: 23 urtetik beherako gazteek, batez beste, 4,3 liburu irakurtzen dituzte urtean; 23 urtetik gorakoek, berriz, 6,2. Bestetik, oso desberdina da emakumezkoen eta gizonezkoen jokabidea: 6,34 eta 4,1 liburu hurrenez hurren.