Prentsa Irakurtsea
Aurrekoa Argibidea Hurrengoa

Dagokion galderan bildutako erantzunek agertzen dutenez, gazteek ez dute prentsa irakurtzeko ohitura handirik. Eta hori kontuan izanik astean egunkariren bat irakurtzen duten besterik ez diegula galdetu, eta, gainera, egunkari horrek ez zuela zertan informazio orokorrekoa izanik.

%74k baietz erantzun dute, egunkariren bat irakurtzen dutela astean behin gutxienez.

Nolanahi ere, irakurtzeko ohitura hori hamar puntu dago Estatu osoan atzemandakoaren gainetik: Estatu osoko gazteen %64,1ek irakurtzen dute egunkariren bat astean behin gutxienez48.

Irakurle-tasa nahiko orekaturik dago adin-tarte guztien artean eta besteetan baino altuxeagoa da 19 urtetik beherakoen artean. Hortik atera daiteke kirol-prentsa irakurtzen dutela nagusiki.


(48) INJUVE (1996), op. aip