|
| Etxetik Kanpoko Jarduerak |
|
Etxe barruko jarduerekin gertatzen den bezala, gaztea
gizonezkoa edo emakumezkoa izateak eragin handia du etxetik kanpoko
jarduera jakin batzuk nahiago izatean ere. Nola edo hala kirolarekin
loturik dauden jarduerak dira gizonezkoen zaletasunik handienetako
bat. Hala ere, zaletasun hori moteldu egiten da kontuan hartutako
adinean gora egin ahala: 23 urtetik aurrera eta, oso bereziki,
beren burua independentetzat daukaten gazteen artean.
Bestetik, gizarte-maila zenbat eta altuagoa izan,
orduan eta zabalduago dago kirola egiteko ohitura.
| Etxe kanpoko jarduerarik gogokoena
|
|
| Sexua
| Adina
|
| Guztira
| Gizonak
| Emakumeak
| 22 arte
| 22tik gora
|
| Oinarria | 501
| 254
| 247
| 280
| 221
|
| Lagunekin ibiltzea
| 53,7
| 46,1
| 61,5
| 52,3
| 55,8
|
| Kirola egitea
| 34,0
| 48,6
| 19,0
| 38,4
| 28,1
|
| Zinera/antzerkira joatea
| 8,2
| 4,3
| 12,1
| 6,4
| 10,4
|
| Mendira joatea
| 6,8
| 5,9
| 7,7
| 5,4
| 8,6
|
| Bestelakoak
| 12,0
| 9,6
| 14,4
| 11,2
| 13,4
|
| Bat ere ez
| 0,2
| 0,0
| 0,4
| 0,0
| 0,5
|
| ED/EDE | 1,2
| 1,2
| 1,2
| 1,8
| 0,5
|
Ikus daitekeenez, elkarrizketatutako gazte gehienek
lagunekin ibiltzea dute gogokoen, batez ere emakumezkoek. Kirol-jarduerek
ere oso harrera ona dute, batez ere mutilen artean. Gutxiago dira
kirola egitea gustatzen zaien neskak, baina, bestetik, mutilek
baino gogokoago dute zinera eta bestelako ikuskizunetara joatea.
Nolanahi ere, telebista aurrean denbora asko ematen
dutela kontuan harturik, ez da oso handia etxetik kanpoko jarduera
horietarako geratzen zaien denbora. Eta horrek erlatibizatu egiten
du jarduera gogoko horien guztien pisua.
|