Etxe Barruko Jarduerak
Aurrekoa Argibidea Hurrengoa

Etxean daudenean, telebista ikustea da gazteen jarduerarik gogokoena. Hala aitortzen dute %35,4k. Irakurtzea eta musika entzutea, berriz, gazteek gogokoen dituzten jardueren zerrendako bigarren eta hirugarren postuetan daude. Laugarren jarduerarik gogokoenari dagokionez, alde nabarmena dago gizonezkoen eta emakumezkoen artean: gizonezkoei lo egitea/atseden hartzea gustatzen zaie besterik gabe (%12,8); emakumezkoei, ordea, etxeko lanak egitea atsegin zaie (%13,6).

Baina gizonezkoek eta emakumezkoek oso jokabide desberdinak erakusten dituzte aurreneko hiru jarduera nagusiei dagokienez ere. Emakumezkoen aldean, asko dira telebista ikustea gogokoen duten mutilak, eta oso gutxiri gustatzen zaie irakurtzea.

Ondoko koadroan ikus daitekeenez, emakumezkoek bi jarduera dute gogokoen: telebista ikustea eta irakurtzea. Ia neurri berean biak45.

Etxe barruko jarduerarik gogokoena
Guztira
Gizonak
Emakumeak
Oinarria
501
254
247
TB ikustea
35,4
41,2
29,1
Irakurtzea
27,7
24,6
30,9
Musika entzutea
16,1
14,4
17,8
Lo egitea / atseden hartzea
11,4
12,8
9,9
Etxeko lanak
8,2
3,2
13,6
Bestelakoak
18,4
20,4
17,7
ED/EDE
1,1
2,0
-

Azkenik, gizonezkoek eta emakumezkoek etxeko lanei dieten zaletasunak argi adierazten duenez, jokabide-egitura tradizionalek indar handia dute oraindik.


(45) Bai etxe barruko zein etxetik kanpoko jardueretan, portzentaien batuketa bertikalak ehun baino gehiago eman dezake; izan ere, erantzun anitzak onartu ziren.