Ekologi Ohiturak
Aurrekoa Argibidea

Gazteen ekologi ohiturak argitzeko erabili diren 6 galdera desberdinen azterketa globaletik, zera ondoriozta dezakegu, portaera ekologiko samarra erakusten dutela. Izan ere, ekologikotzat harturiko portaerekin zerikusirik duten galderetako hirutan (paperontzien erabilera, birziklatzeko edukiontziena, eta garraio publikoena) gipuzkoar gazteen ehuneko handi batek (%62-85) baiezko erantzuna eman du.

Beste hiru kasutan (ur kontsumoa txikiagotzea, ingurunea kaltetzen ez duten produktuak erostea, eta paper birziklatua erabiltzea) oso txikia da ekologi praktika horiek sarri gauzatzen dituztela aitortzen duten gazteen ehunekoa (%20-27).

Gipuzkoar gazteen ohiturak E.A.E.ko beren adinkideenekin eta biztanle helduenekin alderatzen baditugu, ekologikoxeagotzat har ditzakegu, puntuazioak handixeagoak baitira bi kasutan izan ezik (paperontzien erabilera eta ur kontsumoa murriztea).

Esango al zenidake ea zuk...?52
Gipuzkoa E.A.E.
15-29 urte
E.A.E.
30 urte
KALEKO PAPERONTZIAK ERABILTZEN DITUZUN PAPERAK BOTATZEKO?
Maiz 84 85 93
Batzuetan 14 13 6
Inoiz ez 1 2 1
EDUKIONTZIAK ERABILTZEN DITUZUN HONDAR BATZUK BOTATZEKO (BEIRA, PAPERA, KARTOIA...)?
Maiz 85 78 82
Batzuetan 13 16 12
Inoiz ez 2 6 6
GARRAIO PUBLIKOAK ERABILTZEN DITUZUN?
Maiz 62 60 42
Batzuetan 21 24
Inoiz ez 17 16 26
ETXEAN HAINBAT NEURRI EZARRI DUZUN UR KONTSUMOA TXIKIAGOTZEKO?
Maiz 20 32 44
Batzuetan 32 29 29
Inoiz ez 48 38 27
INGURUNEA KALTETZEN EZ DUTEN PRODUKTUAK EROSTEN DITUZUN?
Maiz 27 25 26
Batzuetan 35 39 39
Inoiz ez 38 36 35
PAPER BIRZIKLATUA ERABILTZEN DUZUN?
Maiz 26 23 18
Batzuetan 31 34 26
Inoiz ez 43 43 56

Kopuru hauen argitan, pozik egon gaitezke, zeren eta gipuzkoar gazteek, orokorrean, euskal biztanleria helduaren eta euskal gazteen portaera baino ekologikoagoa baitute. Baina, hala ere, ingurugiroaren onerako ohiturak bazter guztietan, eta urte gutxi barru gure herriko helduak izango direnen artean, zabal daitezen aurrean dugun bide luzea ere begibistan geratu da.


(52) Soziologi Prospekziorako Kabinetea (1997), op. aip