|
Gazteek zentzu hertsian aisialdikotzat edo dibertsiokotzat
jotzen dituzten jarduerek 31 ordu baino gutxixeago hartzen dizkiete
astean, Estatu osoko gazteei baino apur bat gehiago (25,6 ordu).
Jaiegunak eta lanegunak batera hartuta, gazteek egunean ia 4,30
orduko aisialdia izaten dute. Horretan, bat datoz adinaren araberako
azpitalde guztiak eta aztertutako beste azpitalde batzuk. Beharbada,
nabarmendu beharko genuke muturreko adineko gazteek (gazteenak eta helduenak) aisialdi gutxiago dutela (29,5 eta 29,7 ordu astean, hurrenez hurren).
Tarteko adinekoek (20 urtetik 24 urtera bitartekoak alegia) denbora
gehiago dute aisiarako (33,15 ordu). Bestetik, gazteak familiarekiko
menpeko edo independente izateak ez du eragin handirik aisialdiari
dagokionez.
(44) INJUVE (1996), op. aip
|