Familia barruko bizitzaren koadro hori osatzeko, etxekoen arteko komunikazio-mailaren ebaluazioa ere oso positiboa da. 7,96 izan da honako galdera honen batez besteko emaitza: Zein neurritan zaude pozik zeure familia barruan gaur egun daukazun komunikazio eta harreman mailarekin? Emakumezkoak (8,08) gizonezkoak (7,85) baino gusturago daude familia barruko harremanekin. Hona hemen beste datu esanguratsu bi: gazteenek erakusten dute gogobetetasun-mailarik apalena eta, bestetik, gogobetetasuna handiagoa da independenteen artean oraindik familiarekin bizi direnen artean baino:
Bitxi gerta badaiteke ere, gazteek familia barruko harreman eta komunikazioaren inguruan adierazten duten gogobetetasuna zuzeneko harremanean dago beren gurasoengan atzematen duten kontrol mailarekin.
Izan ere, erantsitako tauletan ikusten den legez, famili kontrolaren maila altuena atzematen duten gazteak dira, aldi berean, familia barruko harreman eta komunikazioaren inguruan gogobetetasun maila onenak adierazten dituztenak. Eta zeharo bestelako joera ere ikusten da, hau da, familia barruko harremanekin gogobetetasun mailarik kaskarrenak adierazten dituzte beren bizimoduan gurasoen kontrol maila txikia atzematen dutenak. (40) 1etik 10erako eskala batean emandako puntuak, honako kategoria hauek dira: "bat ere ez/gutxi" (1etik 4rako puntuazioak), "nahiko" (5etik 8ra), eta "asko" (9 eta 10 bitartekoak). |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||