|
| Gurasoen Aldetik Antzemandako Aginpide-Maila |
|
Honek badu zerikusirik -alderantzizko zentzuan, noski-
gazteek gurasoei ezagutzen dieten eragin-mailarekin. Berriro ere
1etik 10erako eskala erabilita, gurasoen batez besteko eragina
4,5 puntukoa besterik ez da.
Ohiko topikoak pentsaraz zezakeenaz bestera, egungo
gazteen erantzunek erakusten dutenez, gurasoak jasanbera samarrak
dira seme-alabekiko harremanetan eta ez dira gehiegi makurtzen
agintekeriaren aldera. Gogoan izan horixe dela, hain zuzen ere,
aginpide horren pazienteen iritzia. Balio horiek, nola ez, aldatu
egiten dira gazteen adinaren arabera:
| Zenbateraino eragina ezagutzen dieten gurasoei
|
| Batez bestekoa 1 eta 10 artean
|
| 15 urtetik 19ra | 5,93
|
| 20 urtetik 24ra | 4,51
|
| 25 urtetik 29ra | 3,44
|
| Orokorra | 4,52
|
| 1= bat ere ez; 10= dena
|
|