Antzemandako Askatasun-Maila
Aurrekoa Argibidea Hurrengoa

Aurreko atalean esan dugunez, bildutako datuen arabera, gazteen gogobetetasun-maila orain dela sei urte zutenaren ia berdina da. Atal honetan ikusiko dugunez, gazte horiek berek askatasun handia adierazten dute beren bizitza antolatzeko orduan.

Galdera hau egin genien elkarrizketatuei: "Gaur egun, zein da zure askatasun-maila zeure bizimodua aukeratu eta kontrolatzeko?. Aurreko galderan bezala, 1etik 10erako eskala baten arabera erantzuteko eskatu genien. 7,8 izan da balorazioen batez besteko emaitza. Batez besteko hori ia puntu-erdi dago Estatu osoko gazteei eginiko galderaz ateratako emaitzaren azpitik, eta baita euskal-nafar biztanleria osoarena baino puntu bat goragotik ere (6,7)39.

Aldaketa hori oso adierazgarria da. Ezinbestean, antzemandako askatasun-mailak lotura estua du elkarrizketatuaren adinarekin. Halatan, batez besteko 7,8 hori 7,4, 8,0 eta 8,1 bihurtzen da, hurrenez hurren, adin-tarte bakoitzean (20 urtetik beherakoak, 20tik 24ra bitartekoak eta 25etik 29ra bitartekoak).

Dena dela, antzemandako askatasun-mailak ez du zerikusirik familiaren gizarte-klasearekin.


(39) Elzo (1996), op. aip