Gogobetetasun-Maila Orokorra
Aurrekoa Argibidea Hurrengoa

Lehenengo eta behin, jakin nahi izan dugu aztertutako gazteak zenbateraino dauden pozik beren egoera orokorrarekin. Horretarako, galdera-sortan, "egungo bizimoduarekiko gogobetetasun-maila" baloratzeko aukera eskaini genien, 1etik 10erako eskala baten arabera, zeinean 1ek oso pozik daudela esan nahi zuen eta 10ek, berriz, ez daudela batere pozik.

Erantzunen arabera, gogobetetasun-maila orokorra 7,3 da batez beste. Altutzat jo behar dugu hori, biztanleria euskal-nafarrak ematen duen batez besteko puntuazioarekin alderatzen badugu batik bat (%7,09a)36; gainera, goitik behera bat dator europar gazteen 1990 eta 1992 bitarteko batez besteko puntuazioarekiko (7,31)37. Nolabaiteko garrantzia duten gora-beherak daude kolektibo batetik bestera. Esaterako: batez besteko hori 7,2 da gizonezkoen artean eta 7,5 emakumezkoen artean; halaber, gogobetetasuna 7,5 da gazteenen artean (22 urte artekoak) eta 7,2 helduenen artean (22 urtetik gorakoak). E.A.E.ko gazteei buruzko azterlanik berrienak38, beste puntuazio bat erabilita ere, inolako alderik gabe berresten du sexu eta adinaren araberako joera hori.

Azkenik zera egiaztatzen da, gogobetetasun parametroak zerikusia duela elkarrizketatuaren gizarte-klasearekin: 7,49 da goiko edo erdiko-goiko klasekoen emaitza, 7,46 erdiko klasekoena eta 6,97 erdiko-beheko edo beheko klasekoena.

Batez besteko hori, oro har, Espainiako gazteek orain dela sei urte adierazi zutenaren oso antzekoa da (7,2). Beraz, badirudi denborak eta espazioak ez dutela eragin handirik parametro horretan.

Egungo bizimoduarekiko gogobetetasun maila
% Bertikalak
1996
1990
1
0
1
2
0
1
3
1
3
4
1
3
5
10
11
6
13
13
7
29
20
8
28
24
9
7
11
10
11
12
Batez bestekoa
7,3
7,2

(36) "Los valores en la Comunidad Autónoma del País Vasco y Navarra. Su evolución en los años 1990-95". J. Elzo (zuz.) Eusko Jaurlaritza, 1996.
(37) Baloreei buruzko europar inkestatik eta World Values Survey inkestatik hartutako datuak, 1990 eta 1992 bitartekoak. "Valeurs et styles de vie des jeunes gens en Europe". C Friesl, M. Richter, P. M. Zulehner. Ministère de l'Environnement, de la Jeunesse et de la Famille. Viena, 1993.
(38) Soziologi Prospekziorako Kabinetea (1997), op. aip