Aztertutako gazteen gizarte-estratifikazioa egiteko, ikerketa soziologikoetan oso zabalduta dagoen tipologia bat hartu dugu abiapuntutzat: gizarte-estatusak edo gizarte-klaseak. Konnotazio ideologikoak gorabehera eta irizpide subjektiboak alde batera utzita, gaur egun bi aldagai erabiltzen dira gizarte-klaseak definitzeko: familia-buruaren lana eta ikasketak. Familia-buru kontzeptua orain arte eman diogun adieran erabiltzen da, alegia: etxera diru-sarrera nagusia eramaten duen familiartekoa hartzen da familia-burutzat. Aurreko irizpide horiek aplikatuz, Gipuzkoan bildutako datuek honako estratifikazio hau erakusten dute:
![]()
Gipuzkoako datu horiek Estatu osoko datuekin alderatuta, honako ondorioak atera daitezke:
Bildutako datuen eta goian aipatutako karakterizazioaren arabera, Gipuzkoan ia ez dago beheko klaseko gazterik. (31) Estudio General de Medios. Metatua 1996. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||