Lana
Aurrekoa Argibidea Hurrengoa

Atzemandako eskolatze-tasetatik aise ondoriozta daitekeenez, ikastea da ikerlan honetan aztertutako populazioaren zeregin nagusia: lagina osatzen dutenen %36,2k adierazi dute egoera hori. %44k, berriz, lan egiten dutela erantzun dute, eta, hain zuzen ere, hori da deigarriena. Aztertutako adin-tarte horretan, gazte asko ikasketak amaitu edo bertan behera utzi eta lanean hasten dira. Estatus-aldaketa hori gertatzen deneko adinik adierazgarriena erreferentziatzat harturik, zertxobait esango dugu bi egoera horietaz.

Gure iritziz, 22 edo 23 urte betetzean hartzen dute gazteek erabaki garrantzitsu hori. Elkarrizketatuek berek diotenez, adin horretan iritsi ohi zaizkie emantzipazio kontzeptuari lotutako bi egoerak: nork bere diru-iturriak edukitzea eta gurasoekin ez bizitzea. Hona hemen taula argigarri hau:

Elkarrizketatuaren lana (% bertikalak)
  
Sexua
Adina
 
Guztira
Gizona
Emakumea
22 arte
23 arte
Oinarria
501
254
247
280
221
Lan egiten du
44,0
43,5
44,5
24,3
64,4
Langabezian dago
12,9
14,2
11,5
8,5
17,5
Lehen enpleguaren bila
6,1
4,4
8,0
4,4
7,9
Ikaslea
36,2
36,6
35,7
61,5
9,9
Etxeko lanak
0,7
1,3
-
1,0
0,3
Erantzunik ez
0,2
-
0,4
0,3
-

Aurreko atalean argi ikusi dugunez, gazte gipuzkoarrek eskolatze eta ikasketa-maila handiak dituzte. Atal honetan, berriz, lan-integrazio handia erakusten dutela nabarmendu beharra dago: %44k diote lan egiten dutela, eta portzentaia hori %64,4raino igotzen da 23 urte edo gehiagoko gazteak bakarrik hartzen baditugu kontuan. Elkarrizketatuek esandakoaren arabera, 23 urtetik 29 urtera bitarteko gazteen laurdenak bakarrik daude langabezian edo lehen enpleguaren bila. Hori egia izanez gero, Gipuzkoako gazteak 6 puntu daude Estatuko beste probintzietako gazteen azpitik.

Beste alderdi aipagarri bat sexuen artean ematen den simetria da, lan egoerari dagokionean bederen, zeren eta berdintasun handiagoko estatus baterako aurrerapena adierazten duela baitirudi.

Gipuzkoako gazteriaren lan egiturari buruzko egungo datuak duela 6 urte E.A.E. osoan27 zeudenekin alderatzen baditugu, azpimarratzeko moduko hainbat aldaketa ikusten da:

Gazteen lan egituraren bilakaera E.A.E. 1990 / Gipuzkoa 1996
  
1E.A.E.1990
2GIPUZKOA 1996
1-2

Biztanleria aktiboa
Lanean %31,9%44,0 +12,1
 Langabezian28 %17,2%19,0 +1,8

Biztanleria ez aktiboa
Ikasleak %47,6%36,2 -11,4
 Etxeko lanak %2,7%0,7 -2,0
  • Biztanleria aktiboan sartutako gazte proportzioak izan duen gorakada handia (%49,1a E.A.E.n 1989an, %54,6a 1991n29, Gipuzkoak egun duen %63aren aurrean), lan merkatua arautzeko lege esparruan azken urteotan eman diren aldaketa guztien ondorioz lana duten gazteen proportzioak ezagutu duen gorakadagatik batez ere; izan ere, gazteak kontratatzea merkatu, zaluago eta, ondorioz, errentagarriago bihurtu dute.

    Alabaina, lana duen gazte kopuruaren emendatze honek ez du gazte langabeziaren proportzioa murriz dadin eragin (gazteen %19a, hau da, gipuzkoar gazteria aktiboaren %30,2a), parametro honek gorantz jarraitu baitu, zoritxarrez.

  • Eta gertakizun honi hertsiki loturik, aipatutako data bien artean gazte ikasle kopuruaren murrizketa nabarmena eman da. Fenomeno honen neurri bateko arrazoia, eman den lan eskaintzaren gorakadan aurki daiteke, zeren eta hezkuntza sistemak denbora luzean zehar bete duen eginkizunari eragin baitio; izan ere, sistema hau aldi baterako babesgunea zen gazte pila handi batentzat, lan merkatuan sartzeko ezintasunak bultzaturik beren prestakuntza aldia ahalik eta gehien luzatzen baitzuten.

    Ondorioz, lana duen gazte kopuruaren gorakadak ez du lortu lanik gabe daudenen ehunekoa murrizterik, zeren eta gorakada hori ikasle multzoa murriztuz osatu baita.

  • Azkenik, egungo gazteek bost urte barru lana aurkitzeko izango dituzten itxaropenari buruzko pertzepzioa ezin esan oso baikorra denik: %44ak aukera gutxiago izango direla uste du, %33ak berdintsuak izango direla, eta %21ak soilik uste du handiagoak izango direla30

(27) Elzo (1990), op. aip
(28) Maila honetan sartu dira langabeak eta lehen enpleguaren bila dabiltzanak.
(29) INJUVE (1992), op. aip
(30) Soziologi Prospekziorako Kabinetea (1997), op. aip.