Ikasketak
Aurrekoa Argibidea Hurrengoa

Azken urteotan irakaskuntza orokortu eta unibertsalizatu egin denez, eskolara derrigorrez joan beharreko adinean dauden ia gazte gipuzkoar guztiak adin horri dagozkion ikasketak egiten ari dira. Aztertutako lagina orokorrean hartuta, Gipuzkoako gazteek honako ikasketa-maila hauek aitortu dituzte:

Amaitutako ikasketak
Adina
Guztira
15-19
20-24
25-29
Oinarria
501
171
165
165
Ikasketarik ez
0,5
0,8
0,7
-
Lehen ikasketak bukatu gabe
0,5
1,6
-
-
OHOko lehen maila
1,7
3,3
0,5
1,8
2. maila, 1 zikloa22
25,1
34,5
16,6
26,5
2. maila, 2 zikloa23
53,1
56,0
59,7
44,1
Unib. erdi-mailakoak24
9,8
3,8
14,8
9,2
Unib. lizentziaturak25
9,4
-
7,7
18,4
Guztira
100
100
100
100

Argi dago analfabetismoa ia erabat desagertu dela aztertutako unibertsoan. Gainera, 15 urtetik 19 urtera bitartekoen artean %6k bakarrik ez dute bukatu OHOko lehen etapa gutxienez. Badago aipamen berezia merezi duen beste datu bat ere: heldutzat (25-29 urte) jotzen diren gazteen ia %19k unibertsitateko goi-mailako ikasketak amaitu dituzte.

Gainera, erdiko adin-tarteko (20-24 urte) gazteen %8k ere goi-mailako tituluak dauzkate. Hezkuntza-egoera horri dagokionez, kontuan izan behar dugu eskolatzea neurri berean zabaldu dela nesken eta mutilen artean, hainbesteraino, non emakumezkoak -apurka bada ere- gizonezkoei nagusitzen ari baitzaizkie unibertsitateko tituluren bat daukan populazioan.

Halaber, aipatu beharrekoa da gazteen baikortasuna etorkizunean unibertsitate ikasketak egiteko aukeren inguruan. Izan ere, %80aren iritziz, bost urte barru gazteek egungo aukera berberak edo hobeak izango dituzte unibertsitate ikasketak egiteko26.

Horren guztiaren ondorio gisa, ondorengo koadroko zifrek argi erakusten dutenez, gauzak ikaragarri aldatu dira belaunaldi batetik bestera: 30 bat urteko epean %23,3tik %1,8ra gutxitu da OHOko lehen maila edo hortik beherako ikasketak dituen 23 urte edo gehiagoko populazioa; beste muturrean, gora egin du unibertsitateko tituluren bat daukatenen kopuruak: %5,4 bakarrik gurasoen belaunaldian eta %18,4 egungo gazte helduen artean.

Ikasketa-mailen alderaketa (% bertikalak)
23-29 urteko gazteak
Haien gurasoak
Ikasketarik ez
-
1,2
Lehen ikasketak bukatu gabe
-
2,4
OHOko lehen maila
1,8
19,7
2. maila, 1. zikloa
26,5
35,2
2. maila, 2. zikloa
44,1
27,5
Unib. erdi-mailakoak
9,2
6,3
Unib. lizentziatura
18,4
5,4


(22) O.H.O. 2. etapa, Batxilergoa 4. maila, Eskola Graduatua, Administrari Laguntzailea, Kultura Orokorra, etab., edo 14 urte arte ikasi zuen.
(23) BBB, UBI, LH1, LH2, PREU, Goi Batxilergoa, Unibertsiterako Sarrera Ikastaroa, Hizkuntza Eskola, etab.
(24) Unibertsitate Eskolak, Injinerutza Tekniko/Peritajeak, Diplomatuak, OLT, Gizarte Graduatua, Maisutza, edo Karrerako hiru urte eginik, etab.
(25) Fakultateak, Goi mailako Eskola Teknikoak, Lizentziatuak, etab, ikasturte guztiak eginik.
(26) "Retratos de juventud 1996". Soziologi Prospekziorako Kabinetea. Eusko Jaurlaritzaren Lehendaka-ritza, 1997.