|
Gauza jakina denez, familia-buru kontzeptua formalegia
da azterketa soziologikoetan erabiltzeko. Kontzeptu hori zuzenbide-arloan
sortu zen eta esanahi berezia dauka arlo horretan. Dena dela,
iritzi-azterketen kasuan honela definitu ohi da familia-buru kontzeptu
hori: etxera diru-sarrera nagusia eramaten duen familiartekoa.
Aztertutako populazioan, %7,4 bakarrik dira familia-buru. Gazteak
direla kontuan izanik, guztiz logikoa da hori. Gainerako %92,6k
menpeko rolak jokatzen dituzte dagokien familia-unitatean: seme-alabak
dira gehienak.
Normala denez, portzentaia hori handitu egiten da
adinak gora egiten duen neurrian.
Hala ere, aipagarria da goiko adin-tartean (25-29
urte) bost gaztetik batek bakarrik jotzen duela bere burua familia-burutzat.
|