Gazteen Profila
Hasiera Hurrengoa

Argibidea:
Gazteen Profila
Familiako Rola
Egoera Zibila Eta Emantzipazioa
Ikasketak
Lana
Gizarte-Estatusa
Ohiko Hizkuntza

Gazteen Profila


1. Guztira, Gipuzkoako foru-lurraldean bizi diren 15 urtetik 29 urtera bitarteko 60.935 lagun2 aztertu ditugu, hau da, Gipuzkoako biztanle guztien (675.695) %23,8a. Egungo kopuruak duela gutxikoekin eta etorkizun hurbilerako aurrikusten direnekin lotuz gero, ateratzen den panoramatik azpimarratzeko bi datu lortuko ditugu:

  • Eman den eta ematen jarraituko duen gazte kopuru osoaren etengabeko beherakada ikusgarria, 60ko hamarkadako "baby boom" delako hartan jaiotakoak adin talde hauetatik kanpo geratu ondoren; izan ere, hauek lagatako tokia ez da betetzen, kopuruari dagokionean, jaiotza tasa txikiagoko urteetatik datozen gazteez.

Halaz, etorkizunari begira aurrera ditzakegu gazte adinen egiturak izango duen bilakaerari buruzko ildo demografiko batzuk.

Gipuzkoan ematen den berritze indizea ikusiz3, garbi ikusten da gazte biztanleriak behera egingo duela nabarmen, epe labur-ertainean, zeinu positiboko migrazio saldorik ematen ez bada.

Gipuzkoako atzera begirako ugalkortasun indizeak4(0,94) erakusten duen legez, azken urteotan jaiotza tasaren beherakada handia eman da, hau da, begibistan lagatzen du joera demografiko atzerakor hori.

Bestalde, etorkizuneko ugalkortasun indizeak5 (1,04) gorakada xume bat adierazten du (ugalkortasun adinik egokienetan iragan hurbilean baino emakume gutxi batzuk gehiago dira), azken bosturtekoetan Gipuzkoan ematen ari den batez besteko ugalkortasunaren jaitsieraren abstrakzioa eginik, jakina.

Horrela zera ikusten dugu, 1986an 174.000 gazte zegoela Gipuzkoan, 15 eta 29 urte bitartean, 1996an, berriz, 161.000 zirelarik; are gehiago, 115.000 besterik ez dira izango 9 urte barru. Hau da, zalantza handirik gabe aurrera dezakegu6 20 urteko epean (1986-2006) %33ko jaitsiera emango dela gure lurraldean den gazte kopuruan.

Gipuzkoako gazte (15-29 urte bitartekoak) eta populazioaren bilakaera (1986-2011)
19867 1991819969 2001102006 2011
Biztanleak689.222 675.529675.695 676.184670.126 657.620
Gazteak174.000 171.509160.935 144.158114.712 99.405
Gazte% biz. guzt.25,2 25,423,8 21,317,3 15,1
  • Baina gazte bolumenak ez du, soilik, kopuruetan galtzen, zeren eta, erantsitako koadroan ikusten den legez, gazteek Gipuzkoan bizi den biztanleria osoarekiko suposatzen duten proportzioaren etengabeko eta geldiezineko jaitsieran ere galera handia ematen baita. Eta jaitsiera hau handiagoa da, gipuzkoar biztanleria osoak jasaten duena baino.

Demografi proiekzioek garbi erakusten dute aurrerantzean are markatuagoa izango dela joera hau, gero eta gazte oinarri estuagoko biztanleri piramidea itxuratuz, pertsona helduek eta zaharrek osatzen duten piramide honen goialdea, berriz, gero eta zabalagoa izango delarik.

2. Gazte guztietatik %51,5 gizonezkoak dira, eta %48,5 emakumezkoak, hau da, 106,09ko sexu erlazioa ematen da (hots, 15 eta 29 urte bitarteko 100 neskako 106 mutil dira, adin horiexetan bertan). Erlazio hau errepikatu egiten da adin talde desberdinetan, eta 1991n Euskal Autonomi Elkartean (E.A.E. hemendik aurrera) ematen zena zein Estatuko batez bestekoa11 baino dezente altuagoa da.

3. 15 urtetik 29 urtera bitarteko gazte horiek ia 22 urte dituzte batez beste. Alabaina, adierazgarriagoa da neurri desberdineko hiru adin talde daudela egiaztatzea, erantsitako taulan jasota dagoen legez; izan ere jaiotza tasak denboran zehar jasan duen joera atzerakorra azaltzen dute, 20-29 urte bitarteko taldea baino txikiagoa delarik honen azpikoa.

Gazteriaren egitura adin eta sexu taldeen arabera
Gizonezkoak
Emakumezkoak
Guztira
%
15 urtetik 19ra
24.182
23.067
47.249
29,4
20 urtetik 24ra
30.100
28.031
58.131
36,1
25 urtetik 29ra
28.566
26.989
55.555
34,5
Guztira
82.848
78.087
160.935
%100

4. Gipuzkoar gazteen egungo zein etorkizuneko banaketak honako ezaugarri hauek ditu:

Gipuzkoako gazteen banaketa eskualdeka (1996 / 2006)
199612 200613
Biztanl. Gazteak %Biztanl. Gazteak %
BIDASOA69.720 17.04510,6 66.83412.046 10,5
DEBA BEHEA56.513 12.6927,9 57.9679.372 8,2
DEBA GARAIA63.384 14.6649,1 64.45011.293 9,8
DONOSTIALDEA313.133 75.84347,1 307.77751.288 44,7
UROLA KOSTALDEA64.202 15.2319,5 63.01011.823 10,3
GOIERRI64.458 15.0089,3 65.89511.223 9,8
TOLOSALDEA44.285 10.4526,5 44.1937.667 6,7
GUZTIRA675.695 160.935100 670.126114.712 100

a) Gipuzkoar gazteen %75a kostaldeko lau eskualdeetan bizi da, eta %25a soilik barnealdeko beste hiruetan.

b) Gazteen erdia ia-ia (%46a) Donostialdean bizi/biziko da.

c) Eskualde bakoitzean gazteen %8-10 ingurua (12-17 mila gazte) beste bost eskualdetan banatzen da: Bidasoa, Goierri, Deba Beherea eta Deba Garaia, eta Urola Kostaldea.

d) Proportzio txikiago bat -%6 inguru (10.000 gazte)- Tolosaldean bizi da. Eskualde honexek hartzen du udalerri kopururik handiena (27 guztira; Gipuzkoako %30 baino gehixeago) eta gaztetan, berriz, proportziorik txikiena. Izan ere, Gipuzkoako udalerri txikienen ia erdia (%48a; 23 guztira) hemen dago. Bertan, gazte gehienak lau udalerriz osaturiko bi konurbaziotan biltzen dira: Tolosa-Ibarra, eta Billabona-Zizurkil.

e) Gazte proportzio handia herri txikietan bizi delarik erakusten duen beste eskualdea Goierri da. Udalerri txikietatik hirutik bat hartzen du -16- baina hartzen duen gazte proportzioa aurreko kasuan baino handixeagoa da. Edonola ere, hauen %80a bi udalerritan bizi da, hauetatik lau bi konurbaziotan bildurik daudela: Beasain-Ordizia-Lazkao; Urretxu-Zumarraga; eta udalerri bat: Legazpi.

f) Eskualde bakoitzean bizi den gazte proportzioak ez du aldaketa nabarmenik izango 2006 bitartean. Alabaina, aipatzekoa da Donostialdeak Gipuzkoa osoan bizi den gazte kopuruarekiko jasango duen galera (%2,4koa), beste eskualdeek, berriz, portzentai irabazi batzuk izango dituztelarik. Donostialdea eta Urola Kosta izango dira gazte proportziorik txikiena (%16,7) eta handiena (%18,8) izango duten eskualdeak, hurrenez hurren, biztanle kopuru osoarekiko.

Erabilitako datuak ikusirik, gazteen egungo eskualde banaketa eta aurrikusitakoa oso bestelakoak direla esan daiteke. Alde batetik, gipuzkoar gazteen erdia ia-ia hiritar-hiriburutarrak izango dira, edo honen ingurukoak; bestetik, gazteen proportzio nabarmen bat neurri txikiko udalerri sakabanatuz osaturiko bi eskualdetan bizi/biziko da, Tolosaldean eta Deba Beherean hain zuzen.

5. Gazte biztanleriaren banaketa, bizi den udalerrien neurriaren arabera, honako hau da:

Gazte biztanlegoa habitat motaren arabera

Udalerrien neurria
%

Gipuzkoa
%

E.A.E.14
%

Estatua15
<2.000
4,3
4,8
7,7
2.001-10.000
20,1
12,7
17,7
10.001-50.000
42,8
27,8
23,0
50.001-100.000
8,5
13,9
9,2
>100.000
24,2
40,7
42,4
Guztira16
%100
%100
%100

Gipuzkoari buruzko datuek, E.A.E. osoan eta espainiar estatuan ematen den lurralde banaketa orekatuagoa erakusten digute gazte biztanlegoari dagokionean. Honen arrazoia zera da, espazio kontzentrazio maila neurrikoa, Araba eta Bizkaian dagoen "makrozefaliarekin" alderaturik batez ere.

Gainera, Gipuzkoan biztanleria ez-hiritarraren neurria E.A.E.ko eta espainiar estatukoa baino dezente handiagoa dela ikusten da garbi.

Halaber, neurri ertaineko udalerrietan (10-50.000 biztanle) bizi diren gazteek suposatzen duten proportzioa azpimarratu behar da (%43a), zeren eta hiritzat har daitezkeen udalerrietakoek (50.000 biztanletik gorako udalerriak) gipuzkoar gazteen %32,7a besterik ez baitute hartzen17.

Beste kontu bat ere azaldu behar da, izan ere gipuzkoar udalerrien %26an (23) gazte guztien %80a biltzen da, eta 4tik bat Donostian bizi da. Bestalde, 64 udalerri txikik (Gipuzkoan direnetatik %74a) gipuzkoar gazteen %17a hartzen dute.


(2) 1996ko Biztanle Erroldaren behin-behineko emaitzetatik ateratako datuak.
(3) 0-14 eta 15-29 urte bitarteko adin taldeen arteko zatidura.
(4) 0-4 eta 5-9 adin taldeen arteko zatidura.
(5) 20-24 eta 25-29 urte bitarteko emakumeen arteko zatidura.
(6) IKEIk eginiko "Proyecciones demográficas de las comarcas de Gipuzkoa" txostenetik ateratako datuak, Ekonomia eta Turismo Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia, 1997.
(7) Series demográficas homogéneas 1970-1986. EUSTAT, 1990.
(8) IKEI (1996), op.cit.
(9) 1996ko Biztanle Errolda behin-behinekoa.
(10) Predikzio datu guztiak IKEIren lan aipatutik ateratakoak dira.
(11) Juventud en cifras, 1992. INJUVE, 1993.
(12) 1996ko behin-behineko Biztanle Erroldatik ateratako datuak.
(13) Bertan prestatua, "Proyecciones demográficas de las comarcas de Gipuzkoa" txosteneko datuetatik abiatuta. IKEI, (1996).
(14 y 15) 1991ko Biztanle Errolda. INE.
(16) Oro har, portzentai datuak dituzten taulen gehiketa bertikalak %100 eman behar du. Horrela gertatzen ez denean, erantzun ez dutenak jaso gabe geratu delako da, irakurterrazagoak izan daitezen taulak.
(17) EUSA, "Pautas para la planificación de equipamientos juveniles en Gipuzkoa". Gazteria eta Kirol Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia, 1997.