 |
Txostena Gipuzkoan bizi diren 15 urtetik 29 urtera
bitarteko biztanleen artean DEMOSCOPIA enpresak egin duen azterlanean
oinarrituz egin da, haietako 501 lagintzat harturik eta nori bere
etxean egindako elkarrizketa baten bidez.
Honela aukeratu genituen elkarrizketatutako pertsonak:
aurrena, probintziako udalerriak hiru multzotan sailkatu genituen
biztanle-kopuruaren arabera, eta zoriz bereizi genuen haietako
bakoitzetik aztergai hartuko genuen populazioa; hurrena, lagin-familiak
hautatu genituen -zoriz berriro ere-, eta, sexu eta adin-kuotak
aplikaturik, familia horietatik atera genituen azkenean elkarrizketatu
genituen 501 gazteak1. Populazio horiek eta erabilitako aukeratze-sistema
direla eta, laginaren errore-marjina ±%4,5 da guztirako laginari
buruzko datuen kasuan.
Elkarrizketak 1996ko urriaren 30etik azaroaren 8ra
bitartean egin genituen.
Ohi denez, bildutako datuek beste esparru edo une
batzuekin alderaturik lortzen dute, neurri handi batean, beren
aberastasun argigarri guztia. Hasieratik bertatik hori kontuan
izan dugunez, beste ikerlan batzuetan egindako galderen antzera
formulatu ditugu galderetako batzuk, ikerlan horiekin alderatzeko
modukoak izango zirela ziurtatzeko.
Horri esker, ez dago eragozpenik lortutako datuetako
asko gazteriarekin era batera edo bestera loturiko beste azterlanetatik
eratorri eta erabilitako bibliografiari buruzko atalean adierazten
diren datuekin alderatzeko.
|