Gipuzkoako Foru Aldundia
Diputación Foral de Gipuzkoa
Zerbitzuen Aurkibidea     
 

 
Azalpen Orokorra
 
Zerbitzuaren izena:
    Mikroenpresen Sorrera
     
Xedea:
    Mikroenpresak sortzeko diru laguntzak ematea.
     

Egintza mota:

    Diru laguntzak (bekak, sariak eta abar)
     
Gaia:
    Enpresen sustapena
     
Jasotzailea:
    Enpresak
     
Atxikitako programa:
    Enpresa jarduerak eta enplegua sustatzea
     
Zerbitzua doan?
    Bai
       
       
Zenbatekoa:
    Kostu hautagarrien %70, gehienez ere 750.000 pezeta sortutako enplegu bakoitzeko eta 2.500.000 pezeta gainditu gabe.
       
Aldizkakotasuna:
    Deialdia, urtean behin.
       
Ordainketa era:
    %50, proiektua hasi dela egiaztatzean.
Likidazioa, proiektua amaitu eta egiaztatzean.
       
Diru laguntzaren ondorioz
sortutako beharkizunak:
    Aurkeztutako jarduketa aurreikusitakoaren arabera burutzea.
Foru Ogasun eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteak izatea.
       
Beharkizun horiek ez betetzeagatik
izan daitezkeen zigorrak:
    Emandako diru laguntza bihurtzea.
 
Izapideak
....
Baldintzak:
    Mikroenpresaren baldintzak betetzea.
Helbide soziala eta fiskala Gipuzkoan izatea.
Foru Ogasun eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteak izatea.
     
Eskaerak aurkezteko epea:
    2001eko irailaren 14a.
       
Aurkeztu beharreko agiriak:
    Proiektuaren eta horri dagozkion aurrekontuen deskribapena, proformako fakturak aurkeztuz.
Foru Ogasun eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteak izatearen ziurtagiriak.
       
Non aurkeztu behar da:
    Ekonomia eta Turismo Departamentuko Erregistroan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean, edo 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan aurreikusitako moduren batean.
       
Nola hasten da:
    Eskaera aurkeztuta.
 
Ebazpena
 
Ebazlea:
    Zuzendaria
       
Jaso beharreko agiriak:
    Departamentuko zuzendariaren ebazpena.
     
Erreklamazioak edo
errekurtsoak jar daitezke:
    Bai. Errekurtsoa: Gora jotzekoa
     
Epe barruan ebazpena ematen ez bada,
nolakoa ondorioak gertatzen dira?
    Eskaera ezetsi egin dela adierazten du.
     
 
Araudia
 
Berariazkoa:
    Maiatzaren 8ko 39/2001 Foru Dekretua, Gipuzkoako mikroenpresen sustapena arautzen duena. (G.A.O. 95)
     
 
Bestelako Informazio Iturriak
 
Web:
    http://www3.gipuzkoa.net/corporac/eco/solicitudes/webmicroempresas/eindex.htm