Gipuzkoako Foru Aldundia
Diputación Foral de Gipuzkoa
  Zerbitzuen Aurkibidea     
 

 
Azalpen Orokorra
 
Zerbitzuaren izena:
    Bigarren Hezkuntza Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartean sartzea (e-batxilergoa).
     
Xedea:
    Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren herri fondoekin finantzatuta Gipuzkoan Batxilergoko ikasketak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako zentroak Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartean sartzea, irakasleak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berrien (IKTBen) arloan prestatzeko ekintzen bidez, oinarrizko azpiegitura digitalak erosiz, eta garapenak nahiz aplikazioak landuz, bai irakaskuntza/ikaskuntzako metodologienak bai prestakuntzako produktu eta zerbitzuenak, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berriak (IKTBak) oinarritzat hartuta, betiere.
     

Egintza mota:

    Diru laguntzak (bekak, sariak eta abar)
     
Gaia:
    Prestakuntza
     
Jasotzailea:
    Beste administrazioak
     
Atxikitako programa:
    Enpresa jarduerak eta enplegua sustatzea
     
Zerbitzua doan?
    Bai
       
       
Zenbatekoa:
    Kostu hautagarriaren %75.
       
Aldizkakotasuna:
    Deialdia, urtean behin.
       
Ordainketa era:
    %50, proiektua hasi dela egiaztatzean.
Likidazioa, proiektua amaitu eta egiaztatzean.
       
Diru laguntzaren ondorioz
sortutako beharkizunak:
    Jarduketa gauzatzeko modua, diru laguntza ematerakoan aurreikusitakoa izatea. Foru Ogasun eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteak izatea. Beste laguntza mota batzuekin topo ez egitea. Ebaluatzeko eta segimendua egiteko eskakizunak betetzea (GFA eta, egonez gero, finantzaketa komunitariokoa).
       
Beharkizun horiek ez betetzeagatik
izan daitezkeen zigorrak:
    Emandako diru laguntza bihurtzea.
 
Izapideak
....
Baldintzak:
    - Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzea.
- Honelakoa izatea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren herri fondoekin finantzatuta Gipuzkoan Batxilergoko ikasketak ematen dituen Bigarren Hezkuntzako zentroa; zentro horien interesak ordezkatzen dituzten prestakuntza erakundeen elkartea edo taldea, nahiz eskolako komunitatea; IKASTXEKIN ekimeneko ekintzak emateko erakunde homologatua.
     
Eskaerak aurkezteko epea:
    2001ko Azaroaren 12 arte.
       
Eskaera orria:
    2001eko aurrekontu ekitaldiko arautegia argitaratzean ezarriko da. Jaitsi
       
Aurkeztu beharreko agiriak:
    Egitekoa den jarduketaren aurkezpena, xehetasunekin: helburuak, metodologia, lan egutegia, kostuen analisia eta finantza plana, eta abar.
Foru Ogasun eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteak izatearen ziurtagiriak. Xede bera duten laguntzen aitorpena.
Ikastaro aurkezpena
Ikastaro memoria
I+D aurkezpena
       
Non aurkeztu behar da:
    Ekonomia eta Turismo Departamentuko Erregistroan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean, edo 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan aurreikusitako moduren batean.
       
Nola hasten da:
    Eskaera aurkeztuta.
 
Ebazpena
 
Ebazlea:
    Diputatua
       
Jaso beharreko agiriak:
    Laguntza emateko foru aginduaren jakinarazpena edo, hala dagokionean, Departamentuko zuzendariaren ebazpenarena.
     
Erreklamazioak edo
errekurtsoak jar daitezke:
    Bai. Errekurtsoa: Gora jotzekoa
     
Epe barruan ebazpena ematen ez bada,
nolakoa ondorioak gertatzen dira?
    Eskaera ezetsi egin dela adierazten du.
     
 
Araudia
 
Berariazkoa:
    Urriaren 16ko 60/2001 FORU DEKRETUA, Bigarren Hezkuntza Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartean sartzea sustatzeko programa arautzen duena. (2001-10-25eko 205 zk. GAOa eta 2001-10-29eko 207 zk.GAOa) Jaitsi
     
 
Bestelako Informazio Iturriak
 
Aurkibidea:
    http://www.hezitek.net
http://www.gipuzkoa.net/ikastxekin