Gipuzkoako Foru Aldundia
Diputación Foral de Gipuzkoa
Zerbitzuen Aurkibidea     
 

 
Azalpen Orokorra
 
Zerbitzuaren izena:
    Europar Batasuneko Fondoen Kudeaketa
     
Xedea:
    Kofinantzaketa komunitarioa eskuratu eta kudeatzea.
Foru Aldundiko departamentuen, Gipuzkoako udalen eta kudeaketa komunitarioko agintarien aurrean (EAE, estatua eta Europar Batasuna) solaskide gisa aritzea.
     

Egintza mota:

    Zerbitzuak zuzenean ematea
     
Gaia:
    Beste zerbitzuak
     
Jasotzailea:
    Beste administrazioak
     
Atxikitako programa:
    Enpresa jarduerak eta enplegua sustatzea
     
Zerbitzua doan?
    Bai
       
       
Zenbatekoa:
    Kostu hautagarriaren gaineko %45/50
       
Aldizkakotasuna:
    Egutegi komunitarioaren menpe (egitura fondoak, programa eta ekimen komunitarioak)
       
Ordainketa era:
    Dinamika komunitarioa kontuan hartuta.
       
Diru laguntzaren ondorioz
sortutako beharkizunak:
    Europar Batasunean aurreikusitako neurrien arabera (kontratazioa; informazioa eta publizitatea; garapen eramangarriarekiko koherentzia; aukera berdintasuna, kostu hautagarrien kontabilitate justifikazioa) eta GFA prestatutako ebaluaketa eta jarraipeneko sistema integralaren bitartez jarduketa burutzea.
       
Beharkizun horiek ez betetzeagatik
izan daitezkeen zigorrak:
    Lortutako kofinantzaketa komunitarioa itzultzea.
 
Izapideak
....
Baldintzak:
    Ogasun eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean egotea eta deialdi komunitarioetan erakunde onuradun izatea.
     
Eskaerak aurkezteko epea:
    Ogasun eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean egotea eta deialdi komunitarioetan erakunde onuradun izatea.
       
Eskaera orria:
    Europar Batasunak garatu eta estatuak eta EAEk beraganatutakoa.
       
Aurkeztu beharreko agiriak:
    Burutu beharreko jarduketaren aurkezpen xehatua: helburuak, metodologia, lan egutegia, kostuen analisia eta finantzaketa plana, etab.
Ogasun eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotearen ziurtagiriak.
Bateragarriak diren laguntzen aitorpena.
Eta deialdi komunitario bakoitzerako berariazkoak diren guztiak.
       
Non aurkeztu behar da:
    Ekonomia eta Turismo Departamentuko Erregistroan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean, edo 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan aurreikusitako moduren batean.
       
Nola hasten da:
    Eskaera aurkeztuta.
 
Ebazpena
 
Ebazlea:
    Diputatua
       
Jaso beharreko agiriak:
    Berariazko dokumentazio komunitarioa, diru laguntzak emateko Foru Aginduaren edo, Diputatuen Kontseiluaren erabakiarekin edota Departamentuko zuzendariaren ebazpenaren jakinarazpenarekin osatu daitekeena.
     
Erreklamazioak edo
errekurtsoak jar daitezke:
    Bai. Errekurtsoa: Gora jotzekoa
     
Epe barruan ebazpena ematen ez bada,
nolakoa ondorioak gertatzen dira?
    Eskaera ezetsi egin dela adierazten du.
     
 
Araudia
 
Berariazkoa:
    Deialdi komunitario bakoitzari lotua.
     
Orokorra:
    Agintari komunitarioek beraiek burutzen dutena eta estatuak eta Eusko Jaurlaritzak osatzen dutena.
 
Bestelako Informazio Iturriak
 
Aurkibidea:
    Europar Batasunak zehaztutakoak. Deialdi motaren arabera kudeaketa agintari ezberdinek (estatua eta/edo Eusko Jaurlaritza) emandako informazioak egon daitezke,
     
Web:
    http://www.gipuzkoa.net/~fondeur/pp2/home.htm