Sendian programaren baliabideak
1. Familien prestakuntza

Zaintzaileen prestakuntza hobetuz eta haien ezagutzak zabalduz, adineko pertsonei eskaintzen zaien arreta hobetzea eta euren senideek ere beren buruarenganako konfidantza haundiagoa izan dezaten lortzea da hitzaldien bitartez gauzatzen den zerbitzu honen helburua.

2. Laguntza sikologikoa

Adindutako pertsona ezinduek eta beraien senideek ere menpekotasun egoera horrek dakartzan berrikuntza eta aldaketak stress eta angustiarik gabe hartzea da zerbitzu honen asmoa, egokitze lan hori ahal den neurrian erraztu eta arinduz

3. Elkarlaguntzako taldeak

Antzeko egoeran dauden familiak harremanetan jarrita, arazo eta konponbideak elkar banatu ditzaten lortzen da, elkartruke horrek eragin lasaigarri eta aberasgarria izaten duelarik.

4. Asteburuko atsedena

Adineko pertsona ezinduek asteburua egoitza nahiz eguneko zentro batetan pasa dezakete, horrela beren senideen konpromezu eta eginbeharrak askatasun eta lasaitasunez betetzeko tartea eskainiz.

5. Atseden luzea

Hamabostaldi batez nahiz hilabete osoan adineko pertsona horiek egoitza batetan hartuak izan daitezke, euren familiek atseden har dezaten, edo dituzten eginbeharrak lasaitasunez burutu ditzaten.

6. Laguntza teknikoak

Adineko pertsona hauen arreta-lanak hobetu eta arintzeko asmoarekin, laguntza tekniko egokienei buruzko informazioa eskaintzen zaie familiei, (oheak, bainurako tresnak...).

7. Diru laguntzak

Arazo ekonomikoak dituzten familiei errekurtso falta hori orekatzen duten diru laguntzak eskaintzen zaizkie; adineko pertsonaren arretak euren senideek lan egin dezaten oztopatzen baitu askotan.

8. Bolondresen laguntza

Benetan positiboa da noizean behin, bolondresek familiartekoen arreta lanak ordezkatu ahal izatea. Bisitaldiek ere ondorio bikainak izaten dituzte orohar.

Jadanik existitzen diren bolondres taldeak eta familiak hurbiltzea da helburua, beharrezko denean familiek bolondresen laguntza izan dezaten.

9. Erraztasun fiskalak

Lor ditzaketen erraztasun fiskalen gaineko informazioa ematen zaie familiei. Halaber, eginbeharreko tramiteak burutzen ere laguntzen zaie.

Era berean, zerbitzu honek menpekotasun egoera kontutan hartuko duen erregelamentu fiskala garatzera bultzatzen ditu erakundeak.

| Portada |

Gipuzkoako Foru Aldundia
Diputación Foral de Gipuzkoa

Gizartekintza
Departamento de Servicios Sociales