| Euskara | Castellano | English | Français |
Senideen arteko maitasunezko harremana ez da beti ere aski izaten halako pertsonen arretak eskatzen dituen erantzukizun eta ardurak eragin ditzakeen stress eta angustia egoerak saihesteko.
Horrelakorik gerta ez dadin ezinbestekoa gertatzen da familia hauen eguneroko elkarbizitzan suerta daitezkeen desorekak modu egokian bideratzea.
Egoera honetan dauden familien beharrei erantzuteko asmoarekin sortzen da SENDIAN programa. Zentzu horretan zaintzaileek izan ohi dituzten desoreka pertsonal eta familiarrei konponbidea ematea eta adineko pertsonei eskaintzen zaien arreta hobetzen duten laguntzarako baliabideak garatzen ditu.
Beren etxeetan laguntza behar duten adineko pertsonak zaintzen dituzten familiei eskaintzen zaien laguntza instituzional mugatuari konponbidea jartzeko helburuarekin jarri du martxan Gizartekintzak programa aintzindari eta berritzaile hau.
Gure ingurunean sarritan aurkitzen ditugu adindu ezinduak zaintzen dituzten familiak.
|
|