eu | es | en | fr  
 
 
 
Munduko txotxongiloak
Esku-txotxongiloak, hagaxka-txotxongiloak, hari-txotxongiloak. Helduentzat, haurrentzat, guztiontzat. Txotxongiloek aurten ere, 24. aldiz, Tolosako hiribildua inbadituko dute Titirijairekin, hamabi estatu ezberdinetatik etorritako konpainiak bilduko dituena, hamar autonomia erkidegoz gain.

Hamaika ikuskizunetara joateko aukerarekin batera, topaketak mundu osoko txotxongilolariak biltzeko –bere nazioarteko elkarteak, UNIMA, tolosan egingo du bere Mundu Kontseilua- eta txotxongiloen historiari buruz gehiago jakiteko balioko du, XVIII. mendetik hasten den Espainia eta Portugaleko txotxongiloen erakusketa baten bidez.