eu | es | en | fr  
Nolakoak dira gabonak Gipuzkoan?

Olentzeroren bisita, Astotxo Eguna eta jaiotza bizidunak Gipuzkoako gabonetako tradizio batzuk dira

‘Gabonak’ eta ‘Urte berri on!’ egun hauetan Gipuzkoara hurbiltzen den bisitaria harrituko duten esaldiak dira, baina berehala bere hiztegiaren zati izango dira. Olentzero ezagutuko du, Gabon Gauean etxe guztiak bisitatzen dituen pertsonaia, haurrei eta helduei opariak eramateko, eta aukera izango du gabon-kantekin, jaiotza bizidunekin eta nekazaritza- eta abeltzaintza-azokekin gozatzeko.