Gipuzkoa 2003 Plana

Hasiera
*2000 ETA 2001 JARDERA - XOSTENA
* GIPUZKOA ERA POSITIBOAN


Berehalako etorkizun arrakastatsu bat gauzatu nahi badugu, garapen hau gure kulturarekin eta ingurumenarekin uztartzeko gai izan behar dugu, bide batez, hazkunde gizarte honetan datozkigun beharrek, gure naturgune eta kultur ondarearekin bat egin dezaten.

Halaber, helburua gure bizi kalitate maila igotzea badugu, erronka eta eginbeharra elkartasunez egitea izango da. Beraz, norbanakoaren arrakasta eta ongizatearen aurretik kaltetuenen bizi- baldintzen hobekuntzari lehentasuna eman beharko zaio.

Ezin baita etorkizunik landu elkarlaguntzarik gabe. Lankidetza honetan, behar gehien duten gizataldeak zaindu eta babestuko dira: bai elbarri fisiko, psikiko zein sentsorialak, bai egungo haurrak, aukera zabaleko etorkizun honetan helduak izango direnak, bai eta egungo adinekoak ere, abiapuntu honetan jarri gaituztenak. Hauei guztiei, gizarte erosotasuna eta aurrez aurre dugun ilusioz nahiz etekinez beteriko etorkizun berrian partaidetza erraztuko zaie.

 

 

                                        

                                                        


Diputación Foral de Gipuzkoa