AURKEZPENA
Gipuzkoako
gizarteak eraldatzen ari den ingurune ekonomiko eta sozial berrira
egokitzeko erronka du aurrean. Izan ere, gure gizarteak komunikazio
eta informazio teknologia berriak bultzatzen eta haiekin eroso
bizitzen jakin beharko du, horretarako ikerketa eta garapena
enpresa-kultura berri baten ardatz nagusi bilakatuz eta ekimen
berrietarako lekua bermatuz. Hori guztia, berehalako etorkizunean
gure garapen ekonomikoak eska diezazkiokeen beharrei erantzuteko
gure gazteriaren jakintza moldatzearren.
Eginkizuna,
gure lurraldearen garapen orekatsuari aurre egitea da. Alde
batetik, gure ekonomia globala bihurtzeko igarobidea bultzatuko
da eta horretarako erraztasunak eskainiko dira. Bestalde, ideien,
pertsonen eta produktuen joan-etorrietarako bide berriak urratuko
dira gure lurraldetik kanpoko merkatuei begira. Bide horiekin,
hiriguneetan sarrera errazagoak, erosoagoak eta azkarragoak
egitea lortuko da, herrigune, auzo eta abarren arteko lotura
hedatuko delarik.