Laguntza teknikoa eta ekonomikoa

Programa horretan parte hartuko duten familiek edo pertsonek beharrezko prestakuntza eta aholkularitza izango dute, famili harrera hobeto ezagutzeko. Horrela, ea famili harrera den benetan beren nahia erabakitzeko behar dituzten elementuak emango zaizkie.

Haur jakin batentzat zein den familiarik egokiena erabaki ondoren, haurrak eta harrera familiak denbora bat izango dute elkarrekin ohitzeko. Denbora horretan talde teknikoaren laguntza izango dute haurrari edo haurrei (anai-arrebak direnean) familia unitate berrian ongi txertatzen laguntzeko. Ondoren, eta haurra harrera familian dagoen bitartean, agertu daitezkeen beren arteko arazoak konpontzeko behar duen laguntza izango du familiak.

Haur bat etxean hartzeak ez du familiaren ekonomian gainkargarik sortu behar. Administrazioak zenbait laguntza jarri ditu horretarako, haurrak hartzen dituzten familiek ez dezaten beren gain hartu behar gastu guztia, horrek ez duelarik esan nahi, ordea, haurra familian har-tzeak ekartzen dituen gastu guztiei erantzuteko adinako laguntzarik emango zaienik ere. Horrela, laguntza horiek dituztelako ezin du familiak lanbide gisa hartu harrera, haurrak etxean har-tzea elkartasun egintza baita eta arazoak dituzten haurrei eta beren familiei laguntza ematea.

Harrera familiak aseguru bat izango du, administrazioak kontratua, nahiz adingabeari nahiz harrera familiakoei gerta diezazkiekeen kalte edo gorabeherei erantzuteko.