Familia harreraren eskaintza egiteko, ondorengo hauek dira funtsezko baldintzak:
· Familiako guztiek erabat ados egotea, guztien artean gogoeta egin eta erabaki bateratu eta arduratsua hartu ondoren.
· Familian hartzea, eta ez adoptatzea, nahi izatea.
· Haurra den bezala hartzeko prest egotea: bere historiarekin, ohiturekin, familiarekin eta izaerarekin.
· Familian hartu aurretik prestakuntza aldi bat egitea eta emango zaizkien aholkuak onartzea, haurra familian dagoen bitartean sor daitezkeen arazoak gainditzeko.
Familiak edo pertsonak ondoko era honetakoak dira:
· Elkartasuna erakutsi nahi duten familiak, horretarako astia daukatenak eta uste dutenak une egokia dela haurren bat edo anai-arreba batzuk beren etxeetan hartzeko.
· Ez dutenak beren gurasotasun nahia asetu nahi, aldi batean haurren bati lagundu baizik, bere familiarekin berriro ere bizitzera joan arte.
· Hobe seme-alabak dituztenak eta jaso nahi duten adingabearekin edukiko duten belaunaldi diferentzia nahikoa dutenak.
· Aurrean izango dituzten arazoak ez direla beti errazak izango ulertzen dutenak, baina Gipuzkoan eta hortik kanpo ere famili harreretan dauden esperientzia ugariek arazoak ez direla gaindiezinak erakusten dutela jakin badakitenak.
· Familia biologikoak haurrarentzat duen garrantzia ulertzen dutenak, eta horregatik prest daudenak horren
berri izatera eta onartzera.