Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean dauden adingabeak dira.
Familia giro egokirik ez dutenak dira. Horrelako egoera batean egon daitezke haurrak, nerabeak, gazteak, anai-arrebak, eta baita ere afektibitaterik ez duten neska-mutikoak, minusbaliatu fisiko, psikiko eta sentsorialak, eta batzuetan, ondo portatzeko zailtasunak dituztenak.
Batzuetan desorientatuta dauden haurrak dira, izan ere beren familiakoengandik zergatik aldendu behar duten askotan ez baitute ulertzen eta beretzat erabat berria den egoera batera egokitu beharrean aurkitzen baitira. Seme-alaba gisa maitatu behar diren haurrak dira, hartzaileek ez dute, ordea, ahaztu behar egunen batean beren familietara itzuliko direla.