Familia harrera legezko neurri bat da, eta harrera horren bidez adingabearen zaintza pertsona edo familia bati ematen zaio, aldi batean zaindu, elikatu eta hezi dezan, horrela haurraren familiaren osagarri bihurtuz, hark zaindu ezin duenean.
Adingabearen eta zaindu ezin duen familiaren aldeko egintza bat da; baina familia harrerak ez du berezko familia ordezkatu nahi, eta errespetatu egin behar du familia naturala.
Betidanik eta berez hartu izan dira haurrak familietan. Nork ez du ikusi, horregatik edo hargatik, gurasoek zaindu ezin zituztelako, aiton-amonek, osaba-izebek edo auzokoek haien seme-alabak beren etxeetan aldi baterako har-tzen eta horrela haur horien gurasoen zereginak betetzen.
Badaude familiak, ordea, ez beren familietan ez eta familiatik kanpo ere ez dutenak lagunduko dien pertsonarik eta beren seme-alabak aldi baterako jasotzeko prest daudenen elkartasuna behar izaten dute.